Donostia (Gipuzkoa)

Monagilo lanak eta bihurrikeriak

Monagilo lanak eta bihurrikeriak <p>Sei urtetatik 12 urtera arte monagilo (eliz mutil) ibili zen. Bihurrikeriak. Baloia nola egiten zuten, futbolean egiteko. Iltzezko botak. Guardak ez zien uzten. Txoritan ibiltzen ziren, eta bonbillak hausten tiragomarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-074-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sei urtetatik 12 urtera arte monagilo (eliz mutil) ibili zen. Bihurrikeriak. Baloia nola egiten zuten, futbolean egiteko. Iltzezko botak. Guardak ez zien uzten. Txoritan ibiltzen ziren, eta bonbillak hausten tiragomarekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zu monagillo ere ibilitakua zea.
-Bai, bai, sei urtekin monagillo, hamabi, hamabi-hamahiru urte arte monagillo. Bai. Ta han ibiltze(n) giñan, ba barrabaskeriyak egiten.
-Eta ze, ze egiten zenuten ba?
-Puuf. Asko, gauza asko. Klaro, eske ez genun toki bat hola jolasteko. Jolasteko aitzen giñan kamiñuan. Jolasten, klao, ordun bi ordutik behin pasatzen zan kotxe bat. Eta, eta geo futbolian ta /da/... futbolian´e baloirik ez genun, eta iten genun (onduakin?), soka batzukin ta bola batzukin ta… lotu ta harrekin. Danak, berriz, ordun ibiltze(n) giñan botakin. Bota, iltzezko botakin, ordun. Danak. Ta han ostikoka bata bestiai.
-Iltzezko botak nolakuak dia ba?
-Ba zitun, e, zea, azpian, o nahiz goma o larrua euki biharrian ba iltziak. Iltziak, o zea, iltze... sujetatuba azpiya dana iltzez. Ta ze, iltzezko botak. Ta ordun gazte danak gu iltzezko botakin ibiltze(n) giñan. Ta harrekin fubolian. Ta guarda ikusten genunen zatorrela, korrika danak.
-Guardak ez zun uzten futbolian iten?
-Ez zun /etzun/ uzten. Ez zigun /etzigun/ uzten. Ta gero dana galaziya genun. Geo txoriyak harrapatzea juten bagiñan, hua´re, erreklamua ere, hua´re galaziya. Ta beti han korrika. Kaiyolakin bihar zela, geo beste batzutan tiragomakin. Tiragomakin, ta orduan iten genun ba bonbillak hautsi. Gabian jun ta /da/: “O, horri jo baietz, jo ezetz…”. Ta klaro, bonbilla danak iten genitun hautsi, tiagomakin.
-Hori, nungo bonbillak? Kale… faroletakuak?
-Kamiyoko zea, argiya ite(n) zuenak. Ta hala ibiltze(n) giñan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia