Donostia (Gipuzkoa)

Latinezko mezak

Latinezko mezak <p>Latinezko mezak ezagutu zituen. Apaiza aldarera begira egoten zen, bizkarra emanez. Bezperetan, arrosarioa. Garizuman, dirua ematen zuenak ez zuen baraua egin beharrik: "buldak".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Latinezko mezak ezagutu zituen. Apaiza aldarera begira egoten zen, bizkarra emanez. Bezperetan, arrosarioa. Garizuman, dirua ematen zuenak ez zuen baraua egin beharrik: "buldak".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zuk ezautu dezu latiñez… latiñezko mezarik?
-Bai.
-Bai?
-Denboa batian ipurdiya emanda, gaiñea, meza! Oain sikiera kara ematen dizue. Ipurdiya ematen zuen mezetan.
-A bai, e? Apaiza beste aldera begira?
-Bai, apaiza aldarea beira, ta ipurdia gui.
-Eta latiñez zuek entenditu, ez zenuten entendituko...
-Keba... Ezta ezer’e.
-Hantxe eon, ez?
-Eon!
-Eonian.
-Eon. Holako gauzak iten giñun guk.
-Eta e, igandero-igandero mezetara.
-Bai. Atsaldian bezpereta´re bai.
-Bezperetara ere bai?
-Errosaiyua!
-Eta gero Gabonetan-eta e, ez dakit, egoten zan meza berezirik? Gauerdiko meza bat egoten da, “misa del gallo” edo…
-Hemen ez, garai hartan ez. Ez.
-Eta Garizuman?
-A bai, orduan Garizuma bai. Garizuman beti sermoiya han ta sermoiya hemen.
-Eta baraua in bihar Garizuman?
-Bai. Baiño diruba ematen bazenun ez, […].
-A bai, e? Orduan, dirua eman ezkero barautik libratu?
-Bai, bai. [...]. Hala iten zan, bai. Buldak esaten zitzaiyon paper bana, paper batzuk izaten zian, ta haik eosten baldin baziñun, haik pagatzen baldin baziñun… dana libre zenun.
-Eta bestela, ezin zan jan haragirik…
-Ezin zan jan haragiyik eta ezin zan jan gauza asko.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia