Donostia (Gipuzkoa)

Nerecan inprentan lanean

Nerecan inprentan lanean <p>Anttoni gazterik hasi zen Nerecan lantegian lanean. Liburuak eta inprenta-lanak egiten zituzten bertan. Bere lana zein zen azaltzen du pasarte honetan. Langile asko ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-058-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anttoni gazterik hasi zen Nerecan lantegian lanean. Liburuak eta inprenta-lanak egiten zituzten bertan. Bere lana zein zen azaltzen du pasarte honetan. Langile asko ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zein zan zure lana hor, Nerecan-en?
-Maritxu: Libru hoiek itten. Beira. Libru hoik denak.
- Liburuak?
- M: Bai, gerrako denborako… “de la guerra”, bai.
- Anttoni: Ni nitzan, bueno, libru hoiek ekartzen zuten makinatik, baiño nik in bihar nitun doblatu; bueno, [jarriyak] makina haundi batian. Jarri ziaten makina haundi batian. Eta nik in bihar nun jarri papera —bi eskaillera banitun— ta abanikua in ta jarri ta prepaatu. Esto…
- Gero ondo inprimatzeko?
- A: Bai, bai. Eta nik makina hortan doblatu. E? Makinak doblatzen zian, “una cuchilla, dos cuchillas, tres, cuatro, cinco cuchillas tenía”, e?
- Makina horrek?
- A: Bai, makina horrek. Eta han jartzen nun papera, eta nik beidatu ta nola zijuan. Eta gero, pues, beste gauza ekartzen bazuten, mapak o ekartzen bazituen, berriz kanbiatu ta beste klasia ta hola.
- Ya, neurriya aldatu beste era… ez? beste era batera mozteko makiña horrek?
- A: Bai. Nik jarri ta… Izaten nun neska bat, beste laguna, izaten nun dena makinan… ni makinan ta atenditzeko. Eta neska horrek, pues, dena ateratzen dana hartu ta —banketak jartzen zian ta— banketan jarri ta gero “a la gillotina” ematen zuten. Ebakitzeko.
- Ebakitzeko?
- Bai, bai.
- Eta hor jende… emakume asko zeon hor lanian?
- A: buuu! Jesus! Orduan bai, jende asko zeon. Baiño… ni juten nitzan seitik ordubik arte, atsalde bat, o… egun bat, goizian, eta beste astian “de dos a diez”.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia