Domintxaine-Berroeta (Zuberoa)

Osaba-izebak Ameriketara

Osaba-izebak Ameriketara <p>Aitaren hiru anai-arreba Ameriketara joan ziren. Euskaldun batekin ezkondu zen neska. Bi anaiak San Francisco aldean kokatu eta elkarrekin egin zuten lan. Euskaldun giroan bizi ziren, gazteak ez zuen ingelesik ikasten, eta egun batez bidali egin zuen anai zaharrenak. Bilatu zuen beste lan bat, okin, eta ingelesa ikasi. Onuragarri gertatu zitzaion anaiaren erabakia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DOB-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitaren hiru anai-arreba Ameriketara joan ziren. Euskaldun batekin ezkondu zen neska. Bi anaiak San Francisco aldean kokatu eta elkarrekin egin zuten lan. Euskaldun giroan bizi ziren, gazteak ez zuen ingelesik ikasten, eta egun batez bidali egin zuen anai zaharrenak. Bilatu zuen beste lan bat, okin, eta ingelesa ikasi. Onuragarri gertatu zitzaion anaiaren erabakia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Osaba... osaba!
- Joan zen e...?
- Bai, bai...
- Ameriketara?
- Ameiketaa. Ez hua bakarrik e!
- Ez e?
- Bost haurride bazitian ene aitain familia.
- Bai?
- Bost haurridetaik, biga Frantzian gelditu ta hiru Ameiketaa juan.
- O?
- Bai.
- Lehen, izugarri joaten zen hemendik...
- Bai.
- Ameriketara.
- Bai. Diruain, sosa jinaazteko.
- Bai.
- Heen jendiak, bazian, biziki jende bazian ta e... ordian bazuten haatik, haatik hek, eta oseba, "un oncle"...
- Bai?
- Oseba xahar bat, han zena. Ordian lehena juan zian hari buruz, ta gio hak, beste haurridiak eta... beste haurridendako okupatu ta istorio bai.
- Eta ze ingurutara, Ameriketara, ze aldetara joan ziren?
- E... juitia San Frantziskoko itzuli hortaa juan zian.
- A bai?
- Juitia. Gio hortik haato-hunato, eta zeit, esplikatuko diau gauza bat. Hor [...]. Lehenik aneia zaharrena, ene aitain aneia zaharrena juana zian.
- Bai?
- Bai. Hua ere, oai hila duk. Ta gio beste aneia, hari buruz juan zian. Ta arreba ere. Arreba, frango fite plantatu ziana, eta beste eskualdun batzu ezagutuik, "Saint-Martin-d'Arrossa"ko beste eskualdun batzu, ta haekin ezkondu ere bazian, "Saint-Martin-d'Arrossa"ko mutiko batekin, ta "donc" ene tanta "si tu veux", hain, ene aitain arreba, haik, eta fite ein zian, eta zera... anglesak eta han ikasi eta oro, ta gio berriz, beste aneia, gaztena oai juan zelaik, beantago e hua, hamar bat urten burian edo hola, ta anaiaekin hasi lan egiten han...
- Bai?
- "Entretiens, espaces verts", eta bon, hori eskualdunek jeneralian artzaingua landa oai eiten zuten. Ta ba, loratia zen... anaiaekin. Eskuaraz, beti eskuaraz, edo zerian... ta aneiak egun batez erran zakon: "Nik ez hut gehio atxikitzen. Nik eta utzi behar hut." "Zer duk eta ez lanik aski egiten?" "Ta ez. Lana aski iten duk. Bena eztuk heengo biziari batee plantatuko hi ene zereko... [...] holo-hola, ta eztuk hire bizia batee einen". Ta eon zin gio bizpalau urte hitzik erran gabe bi aneiak e! Hala kondatzen dute. A ba, ba, ba. Lana atxeman zakon... lana atxeman zakon! "A" [...], bolanjerguan. Ta bon, ta haat juan, bortxaz, ta anglesik batee ez emaiten... ta han ikasi ezpitzian beste...
- Beste erremediorik?
- Ezpitzian beste erremedioik. Emaztia ere han ezautu.
- Bai?
- "Les Aldudes".
- Aldude?
- Esnazuko.
- A bai? O ba! Esnazu...
- Eta "voilà", [...] bizi oai.
- A bai e?
- Eta berak erten dik behar e aneia, ordian erran zakola partitzia, gaiñeat behin e ez zela ikasiko ez anglesik, ez eta... "parce-que" ezpitzen beharrik ukanen"...
- Bai.
- "Y'a ça aussi !" Lehen, zerian... arrunt gaizki hartu zin, eta berex izan zian hola, ta bestaldetik, "c'était", xerbitxu bat zen haindako.
- Bai.
- Eta e... berak, bere...bere zera... har zezan eskietan... bere...
- Bai.
- Bere geroko manera "quoi".
- Bai, o!

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia