Burgue-Erreiti (Nafarroa Beherea)

Arotzak (errementariak)

Arotzak (errementariak) Arotzek (errementariek) tresnak konpontzen zituzten, eta animaliak ere ferratzen zituzten ferratokian. Burdinolarik ez du ezagutu. Tailer txikiak zituzten eta herri bakoitzean bana edo bina zeuden.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BUE-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arotzek (errementariek) tresnak konpontzen zituzten, eta animaliak ere ferratzen zituzten ferratokian. Burdinolarik ez du ezagutu. Tailer txikiak zituzten eta herri bakoitzean bana edo bina zeuden.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta arotzak, ezagutu dituzu hemen? Arotzak, burdinarekin lan egiten zutenak...
- Burdiña'ekin?
- Bai, arotzak, egiten zutenak e...
- A ba, ba, bai, bai, bai, bai. Ba, baziren! Herri güzietan baziren.
- Bai e?
- Herri güzietan. Herri güzietan. Heen ari zi'en eta, guai laborantxako tresnak eta xorroxten, eta guai üdalatzeko, eta ostian erran beitüt üdalatzeko brabantak eta ha'en lanak xorroxt... xorroxten eta... arnesak, eta aitzür eta behar zi'en xorroxtu. Ta beste gauza eiten zuten. Hemengo arotzek, beste gauza eiten zuten, behar zuten kaalia ferratu. Kaalia'ekin ari ziren. Ordian kaaliak behar ziren ferratu. Guai behiak, eta idiak, zaldia bezala ferratzen ziren.
- A bai e?
- A ba, ba, bai.
- Eta zer... non ferratzen ziren horiek?
- A'otzak!
- Arotzak?
- A ba, ba, ba, ba, ba. Herri güzi[etan]...
- [...] bazuten, ez?
- Bai. E... zaldiak egoiten ziren, maltxoak ziren zaldiak, estekan egoiten ziren, ez zen /etzen/ beharrik. Bena behiak eta idien(d)ako, ezartzen züten eta, hemen deitzen gindiin guk 'ferrateia', e, ferrateia, ferra ezartzeko. Behar zi'en kaala hor esteki. Ze'en higitzen zen e, ez zen /etzen/... bazi'en mugimendu e! Ta hola a'otzak ari ziren, ta behar zi'en plantatu, behar zi'en eta ferra ein, zangoa'en arau.
- Ba.
- E, konpa'azione'at eta, behi gazte bat eta idi bat ez züten /etzüten/ ber zangoa. Behar zen eta ferra ein zangoa'en arau.
- Eta gero, behia altxatzen zen, ez? Goratzen zen?
- Behar zi'en altxatu, [...]tu esteki, eta ez zen /etzen/ mugimendu'ik ein behar.
- Bon, bon, bon.
- Eta gero, arotzak lan egiten zuten ola horietarik ezagutu izan duzu? Olak, hori mailu bat ibiltzen zena [...] urarekin [...] mailu batzuk...
- Ba, ba...
- 'Pum', 'pum'...
- Ba, ba... Ez.
- Eta hauspoak, eta...
- Haskoak?
- Hauspoak.
- Ba! A'otzak bazien haskoak. Bena ez zien /etzien/ ura'ekin joana'azten. Behar zien eskuz ti'atu. Bazen eta korda bat, edo kadina bat, behar zen eta ti'atu, hauspo animale zen, hark airia emaiten zien, suia guai e...
- [...]?
- "Voilà". Emaiten zien...
- Baina eskuz egiten zuten?
- Eskuz.
- E zen urarekin [...]?
- Ez, ez, ez. Ba heen, a'otzen forja ttipiak zi'en gio. Ez zen /etzen/ eta... Ez.
- Handi horietarik ez zen?
- Ez, ez, ez, ez. Gio baziren holako... zuk erten duzuna, bena forja animaliak [...]'ik guai e... erreken gainian ezartzen dena, guai e... zeiten joana'azteko, guai e... maxiniri joana'azteko. Bena a'otzek ez züten /etzüten/ maxina'ik, esküz eiten züten.
- Eskuz guzia?
- Bai.
- Eta herri bakoitzean bat?
- Dem(b)ora hetan, bazen herri bakotxean, bazen a'otz bat, bai.
- Bon, bon.
- Bai. Zum(b)ait aldiz biga e, herrian hola zen e.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia