Burgue-Erreiti (Nafarroa Beherea)

Gariaren lanak II

Gariaren lanak II Ondoren pikatzeko maknia etorri zen. Lurrunez ibiltzen ziren makinak ziren lehenik eta ezentzaz (gasolinaz) ibiltzen zirenak ondoren. Lastoarekin metak egiten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BUE-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ondoren pikatzeko maknia etorri zen. Lurrunez ibiltzen ziren makinak ziren lehenik eta ezentzaz (gasolinaz) ibiltzen zirenak ondoren. Lastoarekin metak egiten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez, ez, hori ez. 'Batusa' hemen deitzen zen hori. Bana gero e, maxina, erran bitüt, pikatzen bita dailliaekin, maxina jin zen pikatzekoa, guai eta sega bezala. Hori, tresna hori tiratzen zen behiekilan e,behar zen tiatu, bana hala-hala, maxina hak pikatzen zen, bana ez zien /etzien/ estekatzen. Behar züten eta, laborariek behar züten ezpalaekin bildu, holako guai berrogoita hamar zentimetra, hirutan hogoi zentimetreko errurian hola, biltzen züzten, esteki, eta hori, beti lehen bezala, etxiat emaiten, eta gio eta han, etxea eta arribatzen zen, eta herrian pasatzen zen gio entrepresa bat zen, bere maxina handiaekin ordian. Gio beti, hor aitzinian gira e, maxina handia, bapurraekin, ez [...] klabeekin ari izan! Gio bapürraekin inguazten, gio... gero jin dira traktürrak edo motürrak esantza jin dira, batüsain joanaazteko. Bana ... ez ziren /etziren/ ez ziren /etziren/ guaiko maxinak! Alorrian, guai dena alorrian pasatzen da. E, guai erten du, hemen deitzen da "moissonneuse-bateuse" horiek, eta batusa, han, alorrian eiten dena bihitzen. Lastoak eta [...] egoiten. Eta aldiz, dem(b)ora heetan, behar zen pikatu, etxerat ekari, eta gio heen, batusa pasatu. Eta gio eiten ziren bihia ezartzen beex, bistan dena, eta... eta lastoa, dem(b)ora heetan ez zen /etzen/ lastoa 're ez zen /etzen/ eta guai e... barnean ezartzen, lasto meta eiten zuten, haga... haga bat eta ezariz, eta hain ingürian meta lasto...
- Ze politak e?
- Bai. Eta lasto hua baliatzen züten gio negian ka(b)alendako e.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia