Berriz (Bizkaia)

Aznar familiak ordaindu zuen bere heziketa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bera jaio eta minutu gutxira ama hil egin zen. Amamak oilo txabola eta ortua zeuzkan eta perrexila saltzera joaten zen Berrizera. Aznar familia aberatsak Mallabira bideratu zuen Anttoni eta bere heziketa ordaindu zuten. Etxera itzuli zenean, aita berriz ezkonduta zegoen eta beste mutikotxo bat zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuk amamarik eta aittitterik eta ezautu dozu?
-Bai... amama ezautu neban, ta bastante denporan, nere amen ama. Nere ama hil zan neu jaidxo ta miñutu batzutara. Baiña amamak euki eban honakoxe oilo-txabolatxo bat, ez dakizu? Eta holakoxe txabolatxo bat, euki eban, eta hauxe sala hau lakoxe, zeozer handitxuago edo, ortutxo bat. Eta perejila eukitten eban han, zerien. Eta perejila batu, eta txortatxuek egin eta jueten zan Berrizera, perejila saltzen. Ta Berrizen, ba, medikuek eta, Aznarrena… Aznar oin ez dakit bizi dan... baiña Aznar…
-Hori ezauna egitten jat. Medikue, ezta?
-Medikue ez, Don Jose Luis zan medikue. Baiña Aznarrenak bizi zien han, aberatsak. “La marquesa de Berriz”?
-A!
-Bai...
-Haren etxie dotoriena, harek ezautu...
-Harek hazi nindduen ni... harek bieldu nindduen Mallabire, zelan ama barik geratu nitzen jaidxo ta segiduen, ta harek pagau ninduen haztie Mallabidxen, [basarriren baten]. Eta, gero, ba, etorri nitzenien, handi ekarri nindduenien, aitte ezkondute egon zan ta mutiko bat euki abien, [nausidxe], euki abien mutiko bat eta…

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia