Bermeo (Bizkaia)

Sorkia zelan egiten eta jartzen den

Sorkia zelan egiten eta jartzen den Itsasoan eta portuan lan egindako jendea ekonomikoki oso ondo egon da, lan asko zegoen eta nahiz eta lantegian izan. Sorkia zelan egiten den azaltzen du zapi batekin. Sekula ez da aritu arraina saltzen auzorik auzo eta etxerik etxe, beti fabrikan edo bentan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-070-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Itsasoan eta portuan lan egindako jendea ekonomikoki oso ondo egon da, lan asko zegoen eta nahiz eta lantegian izan. Sorkia zelan egiten den azaltzen du zapi batekin. Sekula ez da aritu arraina saltzen auzorik auzo eta etxerik etxe, beti fabrikan edo bentan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Egixe esan portuen ta itsosoan ibilli izen zarienok biherrien, berez ekonomikoki nehiko ondo egon izen zarie.
- Klaro bai, bai bertan eitzen izan duu. Ta gero, fabriketan be jente asko ibil dde ordun, ta fabrikek be orduen, oin be badabiltzez, baia ordukue izaten izan da ba hori. Ta geuk be salazoie ipintzen izen duu apurtxu bet gixau paga, fabriketik urteten izan dauinai ta goizetan ba igual baten ba: "hiru ordutxu etorko nai" bestiek "lau ordutxu" ta holan. Ta eruten izendduz kontutxuek ba ondo.
- Ta lehen esan dozuna hori sorkidxena, zelan eitten zan sorkidxe?
- Zelan esango dotsut ba?. Holan, holan, holan, ezta? Haulan, baie handidxe izaten izan da bera ta gero haulan biribile haulan imiñi ta hemen imintzen izan duuz otzarak eta listo. Baie bera izaten izan da zer handi bet, sorkidxe, holan trapo luze bat handixe, ordun eitten izan da errez haulan biribil-biribil eitten izan da haulan, haulan imiñi haulan bueltan buelta, baia handixe izaten izan dalez ba buru osue tapaten izan dau honek. Hamen hamen iminitte, hametik askotan arraiñen ure dxeusten izan jatzu, bai. Ta gero apur baten portuen papardue alasan esaten izan da. Ia baporak ein dau, etxa dittu beran tertzak ta gero imin dau beran alasak ta honantzien, baporekuek amuaz atrapaten dauenak izaten izan die eurentzako gizonantzako , eurentzako ta portuen. Ta portuen egoten izan gara nehiko andra erosten harei. Pise ta bentan baiño merketxuau paga ta gero harek gero guk erun fabrike batera ta saldu, ta han eon nitzen horrek erosten ibil gariz, neu ta neure lehengusiñe bi ta beste bi egoten izan gara horrek erosten, baia izan zan andra asko, andra asko egoten izan gara horrek erosten. Alasako papardue.
- Eta hor otzaretan nora eroaten zenduen arraiñe?
- Bentara!, bentara klaro piseteko.
- Zuri iñoz ez jatzun tokeu ingurura joan biher izetie auzoatara-edo arraiñe saltzen?
- Ez holan ez, hori ez dot ein iñoz, hori ez. Horrek erosi bai, lasakuek euren gizonanak be erosi, guk eitten izan duu pise, amontona ta gero geuk erun fabrike batera ta han saldu eitten izan duu ta ba beti ataten izan da zozertxu. Ba geuk pagaten izan baduu ez nai akordaten orain zera, baie, pagaten izan baduu igual ba orduen pezetak izan dilez, pagaten izan baddu hogei pezeta geur kilotxue ba gero arregletan izan gara hogeta bost-edo, baten batak bihar badau derrigor edo etxateko kanpora edo, ba hauri han irabazten izan dune, hori partitzen izan duu, hor izan gara gero lau lagun.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia