Bergara (Gipuzkoa)

Osintxuko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-232-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Osintxuko eraikinen izenak eta toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bale. Bueno, oin zuek nahi dozuen tokittik hasi.
- Berriz be behetik hasiko gaittuk. Osintxu aldera […] Bitxurtu aldia ta…
- Oxangurendik harutz hartu.
- Edo behetik gora […].
- Edo behetik, bai, igual da.
- Hemen kanpofubola ta horrek izen apartekorik badauka horrek ala…?
- Paris, Parisgaiña.
- Paris gain… Parisgaiña.
- Etxiak be Parisenea eukiko jok.
- A! Oin garen etxiak ze izen dauka? Ipini barik daukau!
- Hau Mekoleta.
- Mekoleta aldia esaten jako.
- Casa Mekolalde.
- Ta beste bat hemen bazuan Kamiñuetxia edo.
- Nun zeuan hori?
- Hortxe autobusan paradia daon leku hortan.
- Autobusan paradia daon tokixan?
- Horreaittik bertan [jarri…] autobusan paradia, etxia zan ta.
- Bale. Gero, Paris…
- Hau ez jata agertzen hemen, e?
- Bariantian [bestekaldekua].
- Barianterik ez da agertzen hemen. Gerondo bai…
- Ez, ez, goixan, gorao, Bergara alderao!
- [Hamentxe goiaz, ba]…
- […]
- Berrogei urte! Gehixao, gehixao. Berrogeta…
- Bitxurtu parian dao Paris?
- Ez, lehenao.
- Pixka-pixkat honutzatxuao.
- Honutzatxuao…
- Bergara aldera.
- Karreteria beran kontra, karretera kontra-kontran.
- Kanpofubolan kontra.
- Kanpofubola hau izango dok…
- Ikutzen.
- Eta bertan peante.
- Paris hirurogeta hamahiru.
- Parisenea, Casa Parisenea.
- Eta Parisenea hirurogeta hamalau.
- Parisgaiña nun egongo zan?
- Bera etxia.
- Beroi, hoixe etxia daon lekuoi, hoixe dok Parisgaiña.
- Aldapia jaok, aldapatxo bat […], Parisgaiña esaten jako.
- Bale.
- A! Honek ibaixak ze izen dauka?
- Deba errekia.
- Hortik eta hor Bitxurtu barrena, Gerondo aldera badao ezer? Hor Bitxurtu onduan dao sakonuna bat badao [malkarra]…
- [Ez… izena], ba, Etxazpixa ta Etxaburua ta bai, baiña ostiantzian…
- Baiña errekiak zela dauka horrek…?
- Errekia? Bitxurtu errekia ipini biherko jako, beste izenik…
- Gerondora datorrena?
- Ez…
- Gerondora datorrena Makalda errekia. Makalda errekia haura.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia