Bergara (Gipuzkoa)

Bildotsak haztearen inguruko azalpenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Beraien sasoian bildotsak nola hazten zituzten. Bildotsaren prezioa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hori larriaaittik be izango zan, ezta? Larra ona zeuen denporan bildotsak eukitzeko...
- Bai, horreaittik izango da. Udabarrixan, ba... lehengo denporetan-ta ez euan oingo zerik, ta alfalfarik be ez zan ekarten ta bedarrondorik be ez euan ta... Arto pixkat etxian ta haixe emon ta eutsi ta... Bueno, gure... gure denporara orduko bai, baiña guk be bastante berandu eukitzen genduzen. San Josetarako saldu ezkero, asko. Ya, bien. Goizien goiztxuao. Gero azken aldera ez, ya laga eitten jakon adarixari ta eneruan [igual] bildotsak, gero Gabonetan be jaiotzen zian ta...
- Gero, saltzeko, bildotsak saltzeko-ta, zer moduz?
- Ba, oingotxe moduan orduan be bildotsak saltzeko.
- Danak batera, danak saldu bihar... Preziua bajau [be bai]...
- Ta bildotsan preziua, bildotsan preziua beti izen da holakua e! Ta oin be bildotsa juan dan bost urtian edo, bost... baitta zazpi urtian be ez dau igo bildotsak, ez dau igo! Aurten, ba, ointxe eitten dau, zeoze gehitxuao allegau da hor Villafrankan, zerian, Ordizian, zazpirehun pezetara allegau da, baiña allegauko dia Gabonak eta ez dau eingo bape gehixao e, ya bildotsa geldittuta dao. [Gaztaia...].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia