Bergara (Gipuzkoa)

Antzinako bizimodua baserrietan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-061-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Argiaren inguruko kontuak. Argi elektrikoa izan aurretik zelan konpontzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Neu be... ezkondu ta gero argixa ipiñi giñuan. Hemen auzuan lehentxuao. Baiña argirik be ez. Petroliua! Kandelia urrixa. Argi hobia, baiña haura erretzen. Ta hontaiko argi-mutilla, holako lau kuadroko ipurdiakin, ziri bat, hola, gantxuakin. Ta han gantxuan sartu, hola, ahua zabalik, mordazian moduan. Holako alanbre batzuk kanpotik dittuela, kristelik apurtzeke ta konserbatzeko. Batek argixari eutsi, eseitta [...] etxia erreko ete zan edo... Ta txikittako bat edo gero, kriau koskor edo neska koskor edo... aittajunak-eta behixak jeizten, hari argi ein sukaldien. Ta erresarixua egunero errezau, e! Hori bai! Ta erresarixua errezatzen zanian, gure amandriak "pff" argimutillari. "Zeaittik hori amandria?" ta "Ez dao errezatzeko argi biharrik!" Ala! Gero argixa ipiñi zanien be bai, e! Lau kilobatio, e, lehelengo ipiñi giñuzenian argixak. Kinzia edo dieciseisko bobillo txikixak ta bikin pasau, bi kilobatiokin. Geuk hori, e! Hori, hori neuk!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia