Bergara (Gipuzkoa)

Ezin beti eskolara joan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskola kontuak. 3 urtean baino ez zen joan eskolara. Baserrian lan asko zegoen eta ezin beti eskolara joan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan zenbat urte ein ziñuzen Anizetak?
- Ez dakit ba, zazpi urtekin edo hasi giñan ta...
- Aitta ei jauken oso eskola zalia. Eskola bialtzen...
- Bai eskolaa bialtzen ona, zenbat eingo nittuan nik, hiru bat urte, ta len esan douna kriara?????
- Atsaldetan bakarrik, asko ezin ba ein.
- Ba orduan pasatzen zan basarrixan, gaur ittulia dao ta gaur ezin leike ta, bihar beste zeoze da ta...
- Ba zenbat lan eoten zan orduan, ardi-zaintzia ta ganau-zaintzia, ittulia, ta umia... bueno...
- Umia eten barek lepuen...
- Ardixa orduen hemen baserri danetan zan ardixa...
- Bai, Irabanen bai behintzat, gurien Olan ardixak, Mekoletan bixetan ardixak, Azkortetan ardixak, gero gurien kendu zittuen, mendi danak ardiz beteta, ta ezebe jateko, orduan ardixa, oin be asko dao baiña, orduan ardi bareko etxeik ez, baserririk...
- Noa ataratzen ei jittuen hainbeste ardi?
- Bai, labratzia, labrau eingo zien terreno danak ta, udan mendira botatzen zien ala?
- Mendira bai...
- Nora botatzen zien Irabanen, Paola aldera edo?
- Iraban, Laudatzkuak eta Paola aldera, ta behekuak hortxe Azkortetatik Galatzaa bittarte Agarre aldea hortxe.
- Gaur baiño paori ta txara gehixao izango zan da keizpe izango zan hor udan ezta?
- Orduan´e, soro ta ganauak be kanpuen ibilltten zien, ta dana erremaria, dana erremaria zan orduan, bide danetan, ataira etorriko bazan, bestela ganau mordua nunbaittekuak, ganau?????? Seguru etorten zien ta gaiñea erropak jan...
- Erropak be jan, aukera ederra eongo zan da erak jan ta kitto...
- Bueno baiña, pastua baeuan, pasto klasia, bedar klasiak eitte ei dau hori, erropak jateko gogua eitten ei jaue...
- Bai liñua bazeuen pentsa eizu ba, erropetan be liñua dana...
- Galatza aldeko mendi ori askoz be pobria izan be, beste aldia askoz be bedartsuaua da, Laudatz aldia, preskuaua askoz´e...

Egilea(k): Jaione Isazelaia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia