Bergara (Gipuzkoa)

Abereak perratzea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-003-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lanerako erabiltzen ziren animalia guztiak perratzen ziren: idiak, behiak... Zaldiak eta astoak baita ere.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta idixak bakarrik...?
- Behixak be bai.
- Behixak be perrau eitten ziñuzten?
- Behixak be bai. Segun... danak ez, baiña lanian zebizen ganauak dana perratzen zan. Batzuk perratzen zian... Ganauak kaskua dauka, baiña bi bihetz dauka hanka bakoitzian; hemen bihetz bakoitzian perra bana bakarrik; beste batzuri ipintzen jakuen sei, zortzi be bai, lana fuerte eitten zeben idixeri eta. Zortzi be ipintzen jakuen, zortzi perra.
- Bihetz bakutxian?
- Bai, bihetz bakoitzian perra bat. Kaskua esaten jako, eta kasko bakoitzak bi bihetz eukitzen dittu.
- Eta perratze horrek ze efekto eitten zotsan lanerako? Zeaittik eitten zan hori?
- Hori, ba, norberak zapatak jaztia moduan.
- Oseake lokatza artian horrek efektua eitten zeban?
- Gastau ez dein, kaskua gastau ez dein. Txapia izeten da perria, txapa... lau bat milimetrokua edo, bostekua edo...ipintzen da ta josi giltziakin .
- Orduan zaldixeri eta astueri be eingo jatzuen, orduan...
- Baitta. Danei. Bueno, danei... astuak batzuk, lan gitxi eitten dabenak ez dabe biher izaten, baiña beste batzuk, ba, bai ta... Zaldixak, berriz, lehen burdiñazkuak izeten zien, ta gero gomazkuak eitten zien. Oin zaldirik be ez dao, hemen behintzat.
- Karreretarako-eta perrauko dittue, ezta?
- Bai, horrek perrauta dare.
- Bai, ta idi-probetarako ta...
- Bai, idi-probetarako ta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia