Beasain (Gipuzkoa)

Zaldizurreta baserria

Zaldizurreta baserria Gurasoen jatorria. Zaldizurreta baserria, Duque del Infantado-rena zen. Baserri ondoan bi lantegi handi zeuden, horietako bat Bernedo. Garai batean Beasainen kutsadura handia zegoen; lantegi asko herrigunean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-039-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gurasoen jatorria. Zaldizurreta baserria, Duque del Infantado-rena zen. Baserri ondoan bi lantegi handi zeuden, horietako bat Bernedo. Garai batean Beasainen kutsadura handia zegoen; lantegi asko herrigunean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan didazu, bueno, ama Idiazabalgoa…
- Bai.
- Ez? Donostiatik…
- Bueltan ibilitakoa.
- … honuntza etorri eta ya ezkondu.
- Ezkondu zan baserria eta hortxe.
- Eta baserria, Ardantza baserrira edo…?
- E?
- Ze baserri? Baserriaren izena?
- Zaldizurreta. Hor kalea ta guzti dao. Hoi dana Zaldizurreta kalea da, hor anbulatorioa daon hori. Haren izenakin geatu da.
- Baserriaren izena hartu du, orduan?
- Bai. Ama´re baserrikoa zan, noski.
- Eta baserri hori norena zen edo historia…?
- Duque del Infantado. Hor Lazkaon palazioa dauke. Hori Madrilgoa zan Duque del Infantado. Ta horrek ez zon eze saltzen; arreglau´re ezer ez. Baserrie kanpotio behintzet, ba, itsusitzen-itsusitzen jun zan. Behin gogoratzen naiz nola zurittu gendun, ta oso politte geatu zan. Baiño hortako… Oin itten dien bezela, porlanakin hartu harrie ta… Harri ona zon. Noski, ondo indako etxea zan. Ta, bueno, zahartu in zan. Eta beti ai zien esaten bota in behar zuela ta udaletxek erosi zon eta hor ein zoen anbulatorioa. Ta oin hortio aldatzea dijozte beste leku batea. Oain ai die itten berrie berriz´e. Ta hor zien bi enpresa haundi zien hor, gue etxe ondon: Bernedo —oain aparkalekue hor dao, oain anbulatorioa [eitten ai dien] lekue— ta bestea beste alderdin fundizio bat zeon. Oseake, genden simaur arten, eon giñen hor gazte-denboran gu. Bi fundizio etxetio ehun metroa ta ehun metroa. Bi aldetaa: erreken beste alden ta gue alderdin´e bai. Ta gue sorotako gauzea oso zikiñe izaten zan, ke asko izaten zalako. Oain ez konparau… hemen ez dakit ze kontaminazio eongo dan, baiño garai hartan´e Beasaingo herrin… Enpresa asko zien herri barrun ta.
- Bai, eta, gaiñera, enpresa zikiñak, ez?
- Zikiñak.
- Fundizioak eta…
- Fundiziok eta forjak eta kea… ikatz asko erretzen zuen…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia