Beasain (Gipuzkoa)

Inguruko erromeriak: Mandubi, Kizkitza, Nuarbe, Beizama

Inguruko erromeriak: Mandubi, Kizkitza, Nuarbe, Beizama <p>Erromeria kontuak. Jai arratsaldetan soinujoleren bat etortzen zen auzora. "Ttunttuna". Erromeria ezagunak: Mandubi, Kizkitza; Nuarbe; Beizama.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-008-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erromeria kontuak. Jai arratsaldetan soinujoleren bat etortzen zen auzora. "Ttunttuna". Erromeria ezagunak: Mandubi, Kizkitza; Nuarbe; Beizama.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaztetan erromeriak eta…
- A! Erromeria bai, juuten giñen, baiño danak atsalden zian. Atsalden zian danak.
- Eta non izaten ziren? Matxinbentan bertan?
- Matxinbentan bertan askotan, jai atsaldeen ta. Soiñu… soiñujotzaillen bat o etortzen zan ta gu dantzan. Nik dantza asko ein nun gaztetan, e? Ni oso dantzarie nitzen, nik dantza asko ein nun. Asko dibertitzen giñen. Dana sueltoon, e? Bai, beste dantzaik ez gendun eiten, baiño guetzako hue ona zan.
- Dantza agarraua edo ze izaten zen…?
- Ez, ez, ez, ez.
- … pekatua edo…?
- Pekatua bai, apaizak ez ziguen uzten ta. Apaizak hasarratzen zian ta ez zeon libre. Apaizak eta gero etxen gurasook. Danak.
- Orduan, sueltoan egin behar. Eta Matximentako erromerian soiñujole bakarra egoten zen?
- Ez, ez gehio´re bai. Ttunttuna´re bai ta gero kordeona´re bai eta danak.
- Eta ttunttuna zeri esaten diozu?
- Ttunttuna ez dakizu zer dan? Batzuk danboliña esaten [diue] baiño ttunttuna con… este… txilibituakin o “con flauta o no sé”.
- Orduan, soiñujole bat baiño gehiago…
- Bai, bai.
- Ttunttuna eta guzti, erromeria haundia izaten zen, orduan?
- Bai. Matxinbentan bakarrik ez, gu auzoota´re juten giñan soiñua zanen igandetan. Igandetan. Auzoko festata´re bai, danetaa: Mandubira ta Kizkitzaa ta…
- Hoiek izaten ziren inguruko festarik handienak?
- Eta Nuarbe´re bai, gertun dao herri hori ta. Ahal gendun toki guztitaa. Beizamaa ta…
- Eta famatuena edo jende gehien biltzen zuena zein izaten zen?
- E? San Marzial?
- Ez, famatuena, erromeriarik…
- Famatu…
- …inguruko famatuena…?
- Famatu… danak famatu guretzako.
- Handiena?
- Bai, bai, bai, ondo.
- Matximentakoa edo…?
- Baiño atsalden jun ber zan, e? Han ez zan gauen iñor ataatzen; gaueako etxea. Atsalden, dana atsalden.
- Eta Nuarbera edo inguruko…
- Bai, bai, Nuarbea.
- … auzoetara…
- Auzotaa juuten giñan festak zianen.
- Eta gero etxera bueltatzeko? Erabiltzen zenuten zerbait…?
- Ba, oiñez jun ta oiñez atzea bueltau.
- Eta illuntzen hasitakoan…
- Ba, illuntzeako etxea jun ber.
- … zerbait erabiltzen zenuten argia emateko bidean?
- Ee… argi beharrik ez zeon.
- Ez?
- Illuntzeako jun in ber. Ta Nuarbea jun ezkeo ta beti dantzan eiten gendun “Bueno, bai, hauxe indakon, pieza hauxe indakon jungo gea; hauxe indakon” ta geo luzetu. Eta geo bidea lehengoa egoten zan eta geo biden korrika. Eta pixkat tardatzen bagendun, ama aten, beira.
- Zain…
- Ez, gurea bakarik ez, e? Gehio´re bai, danak.
- Orduan, inguruko auzokoekin harremana nolakoa izaten zen, beste gazteekin?
- Ona, ona. Danak ondo, ondo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia