Beasain (Gipuzkoa)

Estebanen garaian eskolan dena euskaraz

Estebanen garaian eskolan dena euskaraz Estebanen garaian, apaizak doktrinaz gain, irakurtzen eta idazten ere irakasten zien, dena euskaraz. Maistrak ere dena euskaraz.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-003-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Estebanen garaian, apaizak doktrinaz gain, irakurtzen eta idazten ere irakasten zien, dena euskaraz. Maistrak ere dena euskaraz.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zer nolako eskolak ematen zituen apaizak?
-E: E?
- Ze erakusten zuen apaizak dotrina ala…?
-E: Dotriña harek.
- Irakurtzen eta eskribitzen…?
-E: Bai. Geo eskribitzen-ta´re bai.
- Orduan berak ematen zituen…
-E: Bai, bai. Beak dana ematen zon.
- Eta ze izaten ziren klaseak euskaraz, erdaraz, bietara…?
-E: Euskeaz, dana euskeaz. Erdeaz…
- Gutxi?
- E: Gutxi. Guk ez gendun erdeaz eze ikixi hemen.
- Ez? Eta maistrarekin ere euskeraz?
-E: E?
- Lehen esan duzuen maistrarekin ere…?
-J.I: Bai, hue´re euskeaz. Harek ez zekin erderaz; harek erderaz ez zekin. Nere aitten izoa horrek? Harek ez zekin erderaz.
-E: Hemen dana… erderaz batez! Batez erdeaz, dana euskeaz.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia