Azpeitia (Gipuzkoa)

Eskolako metodologia eta ikasgaiak

Eskolako metodologia eta ikasgaiak <p>Eskola nolakoa zen deskribatzen du. Adin desberdineko jendea ibiltzen zen, denak batera. Liburu bakarra erabiltzen zuten, denetarako balio zuena. Doktrina goitik behera ikasi behar izaten zuten. Beraiek ez zituzten bi komunioak egin, baina hala ere, doktrina ikasi behar izan zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-037-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola nolakoa zen deskribatzen du. Adin desberdineko jendea ibiltzen zen, denak batera. Liburu bakarra erabiltzen zuten, denetarako balio zuena. Doktrina goitik behera ikasi behar izaten zuten. Beraiek ez zituzten bi komunioak egin, baina hala ere, doktrina ikasi behar izan zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nolakoa zan eskola? Mahaiek eta...
- Bai, mahayek eta tinteruek zeuzken hola, tinte... badakizu zean bustite... plumie tintetan bustite ta eskribitzen zan.
- Ta hue mahaien izeten zan?
- Mahayek zuluek eukitzen zitun. Zuluek eta zuluetan pinteruk. Bankue. Zu jartzeko bankue. Mahai bat aurrien, oin bestela pupitre daona ez, luzien. Eta geo mahai handi bat zeuen eta haren bueltan txikiyek, txiki jendie... eukitzen zitun. Bea exkiñan jarri eta bueltan letzen erakusten ta...
- Edade diferentetakok...
- Bai, danak. Edade danetakuk. Osea... ez zan hamabi urte o hamalau, hamahiru-hamalautik aurrea iñor ez zan juten, klaro, eskola. Ordun, badakizu, hamalau urtekin lanea zan. Baiño, gaiñontzien neska ta mutil edade danetakuk. Eskola hasi’re ordun iten zan, pues, sei bat urtekin eo hola, ez zan txiki-txikik hasten. Han bertan, kale gertukok eta igual... gure bestekuk eta mutil koxkorrak pixkat gaztetxoik hasi zian, baiña ez... Ez zan, sei urte arte ez zaon obligaziyoik eskola umi bialtzeko.
- Liburuk?
- Liburube? Liburue ze izengo zan. Liburu zan... entziklopedi bat... bazan gure etxin danak zauzkena zea guztiyek... [...] oin hainbeste liburu zea bakoitzeako.
- Dana baten?
- Dana batin, bai, bazan. Eta guk... besti letzeko liburue “Para mi hijo” ipintzen zuna zan. Erdal, erderaz letzen zan, erderazkue. Eta gaiñontzien, kuadernuk eta lapitzek o plumie eskribitzeko. Eta holaxe, ez gendun zea haundiken. Dotriñie... hure bai. Haure “aquello habia que aprender de pe a pa”.
- Ta hue... apaizak ematen zun.
- Bai, baiño eskolan’e bai.
- Eskolan’e bai?
- Eskolan’e bai. Geo...
- Ta dotriña euskeraz zan?
- Geo... bai, euskeraz dotriñie. Ta zazpi urte arte, txikiye... osea lelengo komuniyue ein arte. Eta gero, handi aurrea haundiye. Atzerrekan ez zan komuniyo haundik iten, e! Ez zan... toki batzuten hamabi urtekin ta geo komuniyo haundiye... komuniyo general esaten zitzekon, han ez zan iten.
- Ez zan eitten?
- Ez zan iten, baiño dotriñie ikixi bai, e! Dotriñie, eskola... zea geo-geo arte. Dotriñi ikixi...
- Eta dotriña horrek normalen komunio handie eitteko balio zun.
- Bai, bai.
- Zuen kasun zertako...
- Ikixi, dotriñi ikixteko.
- Ta lezioa hartzen zizuen.
- Leziu hartzen zigun, bai. Baiño, klaro, nik behin eskola jutie utzi niyonien hamaika urtekin ez zien geyo iñok hartu. Hori ez.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia