Azpeitia (Gipuzkoa)

Valladolideko maisua eta falangeko kantuak

Valladolideko maisua eta falangeko kantuak Eskola eliza aurrean zegoen. 64 mutil inguru ibiltzen ziren maisu bakarrarekin. Maisuak atzamarka egiten zuen, eta zigor txiki batekin hanka-zainetan ere jotzen zien. Maisua Valladolidkoa zen, eta ez zekien euskaraz. Igandetan mezatan hitz eginez gero, eskolara joandakoan zigorra izaten zuten. Eskolatik irtetean falangeko kantuak abestera derrigortzen zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-036-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskola eliza aurrean zegoen. 64 mutil inguru ibiltzen ziren maisu bakarrarekin. Maisuak atzamarka egiten zuen, eta zigor txiki batekin hanka-zainetan ere jotzen zien. Maisua Valladolidkoa zen, eta ez zekien euskaraz. Igandetan mezatan hitz eginez gero, eskolara joandakoan zigorra izaten zuten. Eskolatik irtetean falangeko kantuak abestera derrigortzen zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun zuk ume-umetatik taberna ezautu zendun?
- Tabernan. Eskolan´e ibili giñen pixket eta... Hamen eskolan ta...
- Hemen, nun zan eskola?
- Hortxe, hortxe bertan, hortxe aurreko elizien azpiyen, hola, tejabana bat. Maisu batekin ibiltzen giñen hiruroeta lau lagun edo, mutil kozkorrek.
- Hiruroeita lau?
- Bai, maisu batekin danak hantxe. Gero maisue gogorra zala ta esaten gendun baiño baita behar ere hainbeste mutil kozkorrekin! Zea, hola atzamarka ta iten zitun. Zigor txiki bat eukitzen zun ta harekin´e ematen zigun hemen hanka-zaiñetan. Ta...
- Nungoa zan maisue?
- Maisue zan Valladolizkue. Ordun hamengo maisuik ez zeuen /etzeuen/. Ordun danak kanpokuk zien, danak kastellanuek. Ta gero oso elizgoie zan eo, behintzet ematen giñuzen jaietan meza nausire, danok meza nausire jun ber.Ta bea han eoten zan. Ta iñor ikusten bazun hola hizketan eo hurrengo egunien, zea, eskola jundakuen, kastigue.
- Derriorra zan ordun?
- Derriorra, jun ein ber! Jute ez baziñen e, hoixe, hizketan o ikustie nahikue zun hurrengo egunien eskola jundakuen "da!", kastigue. Belauniko eo, belauniko eonaldiye ein eo atximurkan bat eo zeoze holakon bat.
- Sekula jo zizuen?
- E? Jo? Bai, zeakin bai, zigorra... hola, zumie o zigor txiki bat eukitzen zun ta hamen, hanka atzien ta jotzen zun, bai.
- Eta erderaz ikasiko zenduen.
- Erderaz, harek ez zekiyen /etzekiyen/ tutik´e euskeraz, erderaz. Ta gero atsaldeko laurek o eztakit ze ertetzen gendun, gero kanta in ber zea, "Gloria a España" o: " Gloria, gloria, tu nombre llevaremos donde quieras tú, que honrarlo [es la] ley". Kantu hori kantau ein ber gendun gero!
- Eskola sartzeakon o ertetzeakon?
- Hori erteteakun. Erteteakun. Hori ta beste... batzuten hori ta bestin beste kantuk eta, gehiyo´re bazien hor falangekuek eta.
- Besten bat badakizu? Gogon daukezu?
- "Por dios, por la patria y el rey lucharon nuestros padres. Por dios, por la patria y el rey lucharemos nosotros también."
- Ta kanta in behar.
- Kanta in ber. Ta hoixe. Gero izeten zan hor "novenas de..." konzeziyotako nobenak eta re izeten zien, ta ordun iten gendun nobenie ein, erteteakuen edo, nobena hori, letu ta errezau, aita gure bat eo zea ein ta ala, "a la calle".
- Goiz ta atsalde izaten zenun eskola?
- Bai, goiz ta atsalde, bai. Baiño, pentsa zazu, maisu batekin hirurotaka ibiltzen giñen, e! Danak hantxe. Batzuk hamar urte, bestiek sei urte, bestiek hamaike... Askok lagatze ziyoben hamabi-hamahiru urtekin, basarrikuk eta.
- Zu zenbat urte arte ibili zinen?
- Ni ibili nintzen hamalau urte arte ibili nintzen hor. Ta gero Eibarren ibili nintzen, zerien, "Escuela de Armería"n.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia