Azpeitia (Gipuzkoa)

Aurkezpena

Aurkezpena 1922an jaio zen, baina sasoiko dago. Behin beste elkarrizketa bat egin zioten, eta elkarrizketatzaileak ere egun berean egiten zituen urteak. Non jaio zen azaltzen du. Bi amarenak dira bera eta anai-arrebak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-025-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1922an jaio zen, baina sasoiko dago. Behin beste elkarrizketa bat egin zioten, eta elkarrizketatzaileak ere egun berean egiten zituen urteak. Non jaio zen azaltzen du. Bi amarenak dira bera eta anai-arrebak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lelengo, hasteko, zure izena eta bi abizenak.
- Inazio Agirre.
- Inazio Agirre?
- Perez.
- Perez, bale. Ta ze egunetan jayo ziñen?
- "El tres de abril del mil novecientos veintidos".
- Zenbat urte dauzkezula esan dezu? Larogeta zazpi?
- "Ochenta y siete". Baiño ondo nao, e?
- Oso ondo zaude. Hoixe baietz.
- Oso ondo. Ba... len hona etorri zitzatenak e... zean ein zien harek... gure dendako atzien ta paseillue, pasu badao ba? Hantxe in zien.
- Paseuen.
- Ta “noiz jayo ziñen?” ta "tres de abril" ta esan zien “ni’re bai”.
- A, bai? Kasualidadie.
- Bai. "Tres de abril... del veintidos". "Ochenta y siete años".
- Ta beti hamen bizi izen zea, Erdikalien? O baserriyen... txikitan?
- Ez, ni beti hemen.
- Beti Erdikalien.
- Aurreko etxe hortan?
- Bai.
- Biarrenguen... hortxe jayue.
- A, beitu. Ta bizi, juxtu aurrien.
- Bai.
- Beitu e...
- Hortxe jayo ni. Beste danak, ni gaztena naiz, ta beste danak Enparan kale barrenin, eta ni hor. Hor biarrengun, oseake aurrez aurre.
- Ta zenbat anai-arreba zeate ba?
- Gu bi amanak giñen. Ta hiru zarrenak, hayek bigarren apellidu zeben Oruesagasti. Ta geo, bi amanak, ta oseake hiru, geo arreba mojie... Gero, beste bost... Zortzi. Zortzi familiyen.
- Ta zu gaztena?
- Ni gaztena.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia