Azkoitia (Gipuzkoa)

Oleta mendira artzain

Oleta mendira artzain <p>Baserrian behiak eta ardiak zituzten eta Inaziok eta arrebek egiten zituzten etxeko lanak aita eta anaia trenbidera lanera joaten ziren bitartean. Ardiekin Oleta mendira joaten zen eta etxetik goragoko bordara erretiratzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-032-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian behiak eta ardiak zituzten eta Inaziok eta arrebek egiten zituzten etxeko lanak aita eta anaia trenbidera lanera joaten ziren bitartean. Ardiekin Oleta mendira joaten zen eta etxetik goragoko bordara erretiratzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dezu baserrin bizi ziñetela eta, zer zeukezuen, ganaue baserrin?
- Ganaua, ganaua. Ta aitte bi semekin, egunian durua ematen ziuen harei trenbidien lanien, harea juten zien eta arreba eta ni etxeko lanak itten.
- Ze ganadu zeukezuen etxen?
- Lau o bost behi hola egoten zien, ardiyek ere bai. Ta ardiyek nere kontura. Mendire [juten...] iluntzen ekarri in ber, 6-7 urtekin [mendire].
- Nora juten ziñen ardikin?
- Oileta aldea.
-Ta bide pixkat egongo zan, ezta, Aizpurutxotik?
- Eez, bidie... bai, pixkat bai, baiña, oain, ni ordun txakurra bezela ibiltzen nitzen. Halako ibilperie baneuke oin...!
- Bazeukezuen txabolan bat Oleta alden edo?
- Oleta aldien ez, baiña etxie baiño goratxuauen txabolie eta hara erretirau. Ta gero ardiyak jatxi in ber izaten dia zerien. Ta ama edo erreiñe edo jungo zan harei ittea eta nik ardik inguraute behintzat hara. Eta holaxe gure [eskolie].
- Zenbat ardi zeuzketzuen, asko? Artalde haundie, edo?
- 30-40 bat edo hola egoten zien. Haretxek nere kontuak, haretxek zien nere eskolak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia