Azkoitia (Gipuzkoa)

Soldadutzan sukaldari lanean

Soldadutzan sukaldari lanean <p>Soldadutza garaian bizimodu ona izan zuen. Kapitainak oso estimatua zuen eta erdaraz jakin izan balu, Jose bertan geratuko omen zen. Kapitainak bere etxera eraman nahi izan omen zuen sukaldari lanetara, baina ez zen joan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-011-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutza garaian bizimodu ona izan zuen. Kapitainak oso estimatua zuen eta erdaraz jakin izan balu, Jose bertan geratuko omen zen. Kapitainak bere etxera eraman nahi izan omen zuen sukaldari lanetara, baina ez zen joan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ez ba, ez ibili, ez ba. Soldautzen´e... soldautzen´e pusilakin tirue baten eo bitten beste... zea, zeara junde, tiroa junde, bestetan ez nun sekule pusilik hartu´re in nik! Soldautzie aberatsak bezela pasau nun. Lana einde, e!
-Baina soldaduska ona.
-Lana inde, e! lana inde. Bai. Estimau izen nitzen oso soldau, baine lana inde. Ta lehen´e aittau deu ta, erderaz ondo jakin banu, ez dakit etorri´re ingo ote nitzen.
-Ez? zu gustoa eon zinen ordun.
-Ni jundeko lekun ohittu. Kapitanak bere etxea eman nahi izen nindun.
-Kozinero lanetaa?
-Kozinero lanetaa. Danetatik apartau nindun. Haure eon zan ba nei beire noizpaitten! bere etxea. Ta alaba earrak, neska gazte earrak´e bazauzken. Ta...
-Ta jun zinen?
-Ez. Ta... bere asistentie bialdu zin: “Hi, kapitanak –gizon ona zan ta– hau eta hau esan dik, ia jungo al hitzean bere etxea”, ta... erderaz´e paillue...
- Emaztea: Batez.
- Bat´e bai!
- Emaztea: Gutxi ordun.
- .... baiñe... pallue, han ikisiko nian, baiñe... Ta... esan nion hemen gustoa naola ta ez dauketela aldeiteko asmoik, eta halaxe gerau. Bestela, bestela ez dakit ze ingo nun, hantxe igual gerau.

Egilea(k): Naroa Epelde (Azkoitia BHI) , Paula Graña (Azkoitia BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia