Astigarraga (Gipuzkoa)

Don Saturnino Irisarre, balio handiko gizona eta maisua

Don Saturnino Irisarre, balio handiko gizona eta maisua Gerra etorri zenetik, maisu errepublikanoa ez zen gehiago azaldu. Leitzako maisua etorri zen orduan, don Saturnino Irisarre. Oso gizon ona eta langilea zen hura. Baserriko lanengatik, Antoniok askotan ezin izaten zuenez eskolara joan, libreago zegoenean, maisuak berari bakar-bakarrik ematen zizkion klaseak. Asko balio zuen gizon hark.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-025-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra etorri zenetik, maisu errepublikanoa ez zen gehiago azaldu. Leitzako maisua etorri zen orduan, don Saturnino Irisarre. Oso gizon ona eta langilea zen hura. Baserriko lanengatik, Antoniok askotan ezin izaten zuenez eskolara joan, libreago zegoenean, maisuak berari bakar-bakarrik ematen zizkion klaseak. Asko balio zuen gizon hark.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bukatu zan, gerra etorri zanian; gerra etorri zanian, geroztik ez zan azaldu. Republikanuekin ibiltzen zan. Geroztik ez zan azaldu, eta ordun etorri zan "un tal" Irisarre. Saturnino Irisarre, maixua, Leitzatik. Leitzan zeon maixu eta handik etorri zan. Oso ona. Baiño... gizona ona, langillia, dena, dena, dena! Ni akordatzen naiz, jakiña, basarrin lan asko izaten zan; eta nik udan bi hillabete o holaxe belarretan hasi ta artuak eitten, ta artuak jorratzen, ta belarretan. Ta mutil koskorra. Baiño beti [...] izaten baitzan, merienda eramateko, ura ekartzeko... Ta ez nun juteik izaten. Ta gero udazkenian, ya lana bukatzen zanian, eskolara; ta maixu horrek ni bakar-bakarrik hartzen niñun, bakarrik hartu eta erakusten zian. Bai. Zan gizon bat, bueno, gutxi izan leizken bezelakua zan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia