Artzibar (Nafarroa)

Sorginkeri kontua, Zanduetan gertatua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIB-002-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zanduetan gertatutako istorioa. Medikuak Margarita izeneko neska bat konkistatu nahi omen zuen, baina neskak ezetz esaten zion. Medikuak alde egin zuen Artzibartik. Handik laster haren sukaldean zaratak entzuten hasi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zauntan, iruki zute(n)... mediköa, denbora batez, ta medikoa... etze gizon ona, ez; masona nik uste ze. Ta etxean bazute... neska at ederra, Margaritza deitzen zena, ta, nai zue konkistatu ta bertzea: “Ez-ez-ez”... etzuela nai. “Ba(i)etz, baetz!”... arrekin ezkondu biar tzuela. "Nik ez, nëk ez, enaiz ezkonduko... zurekin", "Jo! oroituko zara, bai". Mediko joan tze... ordik.
- Nondik?
- Medikoa, joan tze... Artzeko balletik kanpora. Ta, beala, aren... sukaldean? Zantako sukaldean, gabas, dänna! terripiti-tarrapata... arroituk iten? ta...
- Zerk egiten zuen arroitu?
- Pues, ola, ebetaik...
- Kazolak eta...
- Kuberterak eta kazolak, denak, bron-bon-bon-pon-pon-pon!... Etxekoandriaeki ta, gautza guziak bere lekuan. (...) Parte eman tzute Gobernadoreingana ta, ze, nola pasten... züten gabak, ze
arroituk iten tzuten... “Bueno, bueno, konpondiko naiz nik, obeki”. Guardia Zibilak eta, iorri, gabas... Antxeko arroituak beala ixildu ziren; e! nexkatoa, te! trankil etxean. Ze neska ederra zen! ta aspaldian,
aspaldi illik, ilik dago.
- Ah, hori ez da kontua? hori gertatu zen?
- Ori... nesako oi nere adiñekoa edo ala, ze.
- Hori noiz gertatu zen?
- Ori, ze urtetan?
- Zenbat urte, orain zenbat urte edo zenbat urtetakoa zinen zu?
- Urteak... bederatziegun ta ogei... urtetan o ala.
- Bai, e? zu hogei urtekoa edo zinelarik...
- Bai.
- Eta nork mogitzen zituen eltzeak eta kazolak eta gauza haiek? sorginkeria zen?
- Ai! eje! sorginkeriak!... majiain kontua, ordik atratzeunte.
- Baina abisua eman eta geroztik yada ez zen gehiagorik gertatu...
- Andi(k) onat eztute yagoko arroituik izen.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia