Arrasate (Gipuzkoa)

"Atxia-motxia" kanta zaharra; jolasa abestuaz batera

"Atxia-motxia" kanta zaharra; jolasa abestuaz batera Etxeko umeekin egiten zen jolas, kanta. "Atxia-motxia...".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-019-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxeko umeekin egiten zen jolas, kanta. "Atxia-motxia...".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aber, beste kantu bat dago, atzamarrakin ez dakit sekula ein dozun. Atzamarrak ipini, igual hartzen dittuzu, ba, etxeko ume danak. Orduen zelan asko izaten gitzen, ba, igual lau-bost jarten gitzen, ta ama be bai. Ta bakotxak ipintten auen eskue edo atzamarra. Berdin da. Eta jueten ziñen:

Atxien, motxien pirulin pan,
gure semie errotan,
errota txikixek klin-klan,
botikario, kandelario,
behin juan nintzan basora,
topau nuen erbixe,
jaurti nuntsen harrixe,
atara nuntsen ezkerreko begi
gorri-gorri-gorri-gorri-gorri- xe!

Eta harrapetan dozu baten atzamarra, eta ahalegiña ein bihar dozu hareik atzamarrak kentzen. Eta klaro, lehenengokuen harrapetan dotsezu, ba, gutxien mobiduten danai. Baiña gero ya ama ekitten danien edo dauena dala ekitten danien “atara nutsen ezkerreko begi gorri-gorri…”, ya ekitten die atzamarrak kentzen. Osea, bukatu baiño lehenao atzamarrak kentzen. Hori izeten zan. Ta izeten zan, ba, hor armetan zan, bueno…! Egundoko… Gustora! Saltsie. Ta hori be etxien ikesitte, e!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia