Arrasate (Gipuzkoa)

Kromoak, nesken jolasak

Kromoak, nesken jolasak Neskak kromoetara jolasten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-012-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Neskak kromoetara jolasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta beste jolasen bat eitten zenduen?
- Bai, [horik], zerak, "cromos". "A cromos". Kromuek ifini ta hari bueltia emon ta zenbat azertatzen zittun, ba, harendako. Ta, gero, ba, igual isten ziñuen bape barik. Apur bat ondo eitten euenak… Ba, zu bape barik. Bai, kromoka be asko. Kromoka neskak gehixao, e!
- Ta kromuak nun jiratzen zenduezen, ba?
- Kromuek erosi. Kalera juaten zanien ama: "Ekarri kromuek". Ta ekarten oskuen ta… Gero hola ein ta… Batzuk tranpa gehitxuao eukitten euen, holan hartu ta "da!" hola ta… "E! Horrek ez dau balixo!".
- Senarra: […].
- Bai, pegaute ta… Jolin! Bai. Izeten zan jokue baiñe entretenidue, e! Oso entretenidue.
- Ta zelakuak izaten zian kromuak? Ze dibujo edo…?
- Bai, eukitten zittuen polittek dibujuek. Batzuk kaballuek, beste batzuk…
- Senarra: Katuak, txakurrak…
- Katuek, txakurrek…
- Senarra: Pertsonak be bai, ta mutikuek ta neskatillak eta…
- Bai, umiek eta "de todo". Kromuek oso polittek. Eta emuten euen haik galtzen zienien pena bat…! Bakotxak balixo euen igual bost zentimo edo, ta orduen asko zan. Ta guk: "Ala! Urten dau, urten dau!", ta urteten dauenien, ba, irabazi eitten da. Ta buelta emoten ez botsezun, ba, ezebez, bestiendako. Oso joku zera zan, dibertidue zan, e! Gero, umiek pazientzie tremendue!
- Esan dozu kromuak-eta jirau eitten ziala dendan edo…
- Klaro! Dendan saltzen zittuen.
- Zeuek ez zenduezen eitten, ezta?
- Geuk jueten bagitzen ta dirue eukitten bageuen, geuk erosi be bai. Baiñe dirue euen "al otro lado del océano". Amai-edo esan biher ekarteko. Eukitzen gittuen, gero kajatxo batzuk eta eukitzen gittuen ta gero han gordetan gittuen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia