Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria

Arrasate (Gipuzkoa) (1920)

Biografia

Legution jaio zen. Aita-amak ere legutioarrak zituen, baina amaren osasun txarragatik Luis Arrasatera ekarri zuten senide batzuek, berak zazpi urte zituela. Urtebetez Legution eskolatu zen, eta, gero, Arrasateko abadetxeko eskolan hasi zen. Luisek ez zekien euskaraz mintzatzen, baina eskolak euskaraz ematen zituzten, eta, eskolako kide guztiak euskaldunak zirenez, berehala ikasi zuen gure hizkuntza. 15 urterekin lanean hasi zen Soroetxe izenarekin ezagutzen zen “Alberdi y Cía” lantegiko bulegoan. Larru zurrategi lanez aparte, esmeril-harriak ere egiten zituzten Soroetxen. 18 urterekin, gerrara eraman zuten 'La Quinta del biberón'en. Sei urteko soldaduska egin ondoren, Zerrajerako bulegoan lanean hasi eta bertan jardun zuen erretiroa hartu zuen arte. Kirolaria eta Kirol Elkarte bultzatzailea izan zen. Hainbat Elkartetako zuzendaritzan parte hartu zuen. 1957. urtean, Erroman Pio XII aita santuaren aurrean ezpata-dantza dantzatu zuen, Arrasatetik joandako talde batean. Aramaioko Josefa Antonia Erizekin ezkondu zen. Seme bi izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARR-148 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Legutiotik Arrasatera Bideoaren ikonoa
2 Mutikotatik Soroetxen lanean hasi Bideoaren ikonoa
3 Gerra gertutik bizi Bideoaren ikonoa
4 'Alberdi y Cía' lantegiko kontuak Bideoaren ikonoa
5 'La Quinta del Biberón' Bideoaren ikonoa
6 Soldadu denboran, eskribiente Bideoaren ikonoa
7 Guadalajaran, gerra bukatu Bideoaren ikonoa
8 Erromeriak, musika-banda eta dantza-eskea Bideoaren ikonoa
9 Trenak, geltokiak eta ibilbideak Bideoaren ikonoa
10 Hainbat egunkaritako korrespontsal Bideoaren ikonoa
11 Iturriotz kalea Bideoaren ikonoa
12 1934ko matxinada eta tiroketak I Bideoaren ikonoa
13 1934ko matxinada eta tiroketak II Bideoaren ikonoa
14 Anaia atxilotuta eraman, eta gehiago jakin ez Bideoaren ikonoa
15 Aita santuari ezpata-dantza egindakoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia