Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerra denboran eskolarik ez

Gerra denboran eskolarik ez <p>Gerra garaian, bonbardaketak zirela-eta, ezin izan zuten eskolara joan. Eskoriatzatik etorritako moja batzuek ematen zuten eskola. Irakasle euskaldun gutxi egon ziren, eta eskola beti erdaraz izaten zen. Dotrina ikastera ere joaten ziren. <em>Hijas de Mar&iacute;a</em> kongregazioan egon zenean, goizeko sei eta erdietan ematen zieten meza. Elizako kanpai hotsekin esnatzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-041-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian, bonbardaketak zirela-eta, ezin izan zuten eskolara joan. Eskoriatzatik etorritako moja batzuek ematen zuten eskola. Irakasle euskaldun gutxi egon ziren, eta eskola beti erdaraz izaten zen. Dotrina ikastera ere joaten ziren. Hijas de María kongregazioan egon zenean, goizeko sei eta erdietan ematen zieten meza. Elizako kanpai hotsekin esnatzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ze ziran monjak edo eskola nazionalak?
-Monjak, monjak emun auen gerra denporan ya hori. Zegatik gu eztakit zela ikasi gauen. Zegatik gehixenetan joaten gitzen, batien bonbardeue dala, bestien eztakit zer dala, eta ez gauen eukitten eskolaik pe. Baiña gero etorri zien monjak Esteibartik, Eskoriatzatik batzuk hona emutera. Hareik pe egon zien. Nik bestela ba maistrak eta onak euki gauen.
-Euskeraz bazekixen? Klasiak erderaz baiña eurak erdaldunak ziran?
-Erderaz, erderaz. Eneee! Ez gakigun erderaz ezer baiña.
Semea: maistruak euskeraz baekixien eurak?
-Doña Franziskak eta don Santiagok pai, baiña beste batzuk egon zien ez zakixienak.
-Eta zuk erderaz ez zenekien eskolara joan arte, ez?
-Ez. Guk erderaz eskolan zerbaitt ikasi gauen, sí tta no ta hori. Hantxe ikasi gauen zerbaitt. Nik eztakitt erderaz ondo oin be, e. Asi ke...
-Eta errezatzen zenduten eskolan edo?
-Errezau? Bai errezetan gauen. Gero dotriñara be joaten gintzen, eta hori danok in gauen.
-Mezetara bai beti?
-Mezetara betik. Eta goixien igual xeitterdietan ifintten oskuen mezia. Hijas de Mariari tta seitterdietan.
-Goizeko seitterdietan?
-Seitterdietan joaten gintzen. Baiña gero seitterdietatik zortzirak ero beratziak, zortzitterdiak arte etxe..., aiuntamentuen han kantoien hamar bat neska barriketa baten, kontuak kontetan, lekaixo baten, barre baten eta gero etxera joaten gintzen.
-Eta esnatzeko despertadoria eta?
-Despertadoreik ez auen.
-Eta zelan hain goiz esnatzeko?
Semea: Kanpaiakin.
-Kanpaia jotzen zeben lenao?
-Bai, kanpaia joten zeuen, ti, ta, ta. Ointxe be badauz Atxabaletan kanpaia joten dauenak.
-Kanpaiakin esnatzen ziñan?
-Kanpaiakin. Erlojua ta orduan, e; holakon bat ero egoten bazan, baiña bat bez, erlojuik eta ez auen orduan. Erlojua ba holakon bat etxian, baiña igual egoten zan salan ero ifinitta ero, eztakitzu? Aittak ero deiketan oskun eta ala, "jaiki!" tta ala!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia