Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ikazkintzan lantegian baino diru gehiago; ardiak

Ikazkintzan lantegian baino diru gehiago; ardiak <p>Legazpiko lantegiko lana utzi eta ikazkintzan hasi ziren ugaztegitar eta araoztar batzuk, diru gehiago irabazte aldera. Untzillako Zeraingo Paskualek ekarri zituen ardiak Mendikurutzara gerra denboran. Ardi batzuk erosi egin zizkioten, eta harrez gero izan dituzte ardiak etxean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Legazpiko lantegiko lana utzi eta ikazkintzan hasi ziren ugaztegitar eta araoztar batzuk, diru gehiago irabazte aldera. Untzillako Zeraingo Paskualek ekarri zituen ardiak Mendikurutzara gerra denboran. Ardi batzuk erosi egin zizkioten, eta harrez gero izan dituzte ardiak etxean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ha izaten zan bueno orduen diru asko. Orduen ikazgiñan hor ibilli ziren hemendik Legazpira lanera fan, ta jente pillo bat Araozkuak, Etxebarri Txikiñeku edo Etxebarri Haundiku edo hanguak, Aratzurtikuak bi anai Madiñakuk, Madiñako Azpiko Txikiñekuk, beste hanguk be bai, ta jente pillo bat hor juntauta Ugastegiko Beheko Etxekuk be bai, zerekuk Santi hor Zumarragan edo Legazpin edo Zumarragan.
- Beheko Etxekua Juane eta honeik?
- Juanen anai bat.
- Juane bera ibilli zan umetan ikazkin.
- Bai, eurok be bai ibilli ziren, baiña horreik geroko ikazkiña, beste mailla batekuak gero. Hareik aurrekuak ziren Legazpira lanera fan eta beratzi pezeta ta erdi jornala irabazi, eta patroniari beratzi pezeta pagau ta gosiak akabo bihar, esaten euen. Eta hola etorri ziren horra ikazgiñen. Gero horreik atzera Legazpin hartu zittun. Gero bata, hori Araozkuori ibiltten zan, hango ekonomatua euken hemendik ardi zaharrak udazkenien eruen ta salketan; Tomas eta bestiak ez dakit zela ziren, beste anai, bi anai ziren hareik.
- Esan dozu hemezortzi ganau eta gero…
- Ba, hamazortzi-hemeretzi edo auskalo.
- Eta ardixak be bai?
- Ardixak, gerra denporan, ondiok bizi da hemen, larogeta hamabi edo larogeta hamahiru urte ointxe in bihar (di)ttu, hori mutikua ondiok gaztia, Untzillako Zeraingua, hemen aiuntamientuen horren, hori beori hospizianua da baiña, horren etxeko zera, Zillaurren hemen dauen aguazil bat. Antxiñako Zeraingua zan hori, Paskual. Hori hor Araba aldetik edo nunbaittetik etorri zan ardixokin, ta gurien egon zan, lehenengo ardixak orduentxe egon ziren gurien gerra denporan. Ta horren ardixak, oin be esaten dutset beorri, hola adarra joten ta iñoiz, hau Zubiak, Joxe Zubia eta horreik danok han egozen Zubia famelixok, hiru-lau famelixe, e? Batak apartetako ta honek Josek Zubiak bat hor ardi gorri bat ederra, kriston errapeiaz, eta bestiorrek ardi ipurtestu kaxkar bat eta bera tuertia gaiñera, ardixa ona zan izan, ez dakitzu? Bi ardi eta gero besten bat edo beste batenbateri erosi eta orduentxe hasi ziren gurien ardixak. Eta ondiok segiuten daue.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia