Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aitaren jatorria

Aitaren jatorria Pedroren aitaren aitajauna Gabiriatik Goroetara ezkondu zen. Gazte hil zen eta bere alarguna Itxasmendiko Joakin Errastirekin ezkondu zen berriro. Hauen semea Emeterio Arabako Hermura joan zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pedroren aitaren aitajauna Gabiriatik Goroetara ezkondu zen. Gazte hil zen eta bere alarguna Itxasmendiko Joakin Errastirekin ezkondu zen berriro. Hauen semea Emeterio Arabako Hermura joan zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zeure aitta-amak nunguak ziran?
- Nire aitta Koruetakue, nire aitten aittona zan Gabiritik ezkondu zan Koruetara, ez dakit zela kristo ezkonduko ziren orduen, urte hareittan. Eta orduen egon zan…
- Zeure aittajuna edo aittaren aittajuna?
- Aitten aittajuna, bai. Eta Gabiritik ezkondu zan Koruetara, orduen ba ez dakit zela, orduen bizikletan be ez ziren etoriko eta trenien be ez, eta ez dakit zela itten zittuein horreik ezkontzaok eta horreik tratuok. Gabirikue, e? Eta hil zan hogeta ez dakit zenbat urteaz, hogeta hamar urteaz azpitik, bi seme…
- Gazte hil gaiñera?
- Bai, bai, bi seme, seme-alabak itxi zittun, seme-alaba nik ez neben ezagutu aittajuna be ez, nire aittajuna be haren semiori nik ez neben ezagutu. Hil zan, bera hil zan ume biaz zera amaori itxi eta hil zan zeori.
- Hareittako, bi ume hareittako bat, zure aittajuna?
- Bai, nire aittajuna, baiña nire aittajuna hil zan ni oktubrien jaixo eta ha Santixau egunian hil egin zan zerien, nik ez neben ezagutu ha be. Eta bestia, aittajunaren arrebia be ez, ha mojia be ez neben ezagutu. Bestaia hil zan, holako birusen bat edo zeren bat egon zan eta orduen jente pillo bat hil bihar izan euen hemen, baiña kantidadia.
- Ez zan izango gripe espaiñola edo hori?
- Nik ez dakit zer izango zan, zeatik pentsaizu zenbat urte diren.
- Zu zeu jaixo eta hurringo egunien, hurringo egunetan hil zan.
- Ez, ez, nire aittajune hil zan beste geixon bateaz, beste zeren bateaz, baiña ha bestia, aittajunen aitta hil zan, Gabiritik etorritta euen hori, hil zan ume txikiñakin-ta, ume txiki biaz itxitta, eta gero biudiori gero ezkondu zan Koruetako Itxasmendi edo hango zer bateaz, Joakin Errasti, eta seme bat euki euen hareik eukieuen biudiorreaz ta ha zan gure tio Emeterio, esaten gotsan guk hari. Hortik ezkondu zan Arabara, Hermura, eta hareik Errasti apellidua eukien, ezta? Amandrien bigarren gizon horrek eta ha zan Emeterio Errasti, Araban Hermun Errastixak hor daz Hermun eta Larrean ta zerak, hango, hemengo jatorrikuok, zeozer zerikusixa eukena gurekin.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia