Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Soldadutzako zigorrak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-032-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soldadu mozkorrei lagundu egiten zieten tenienteek ere. Hori bai, hurrengo egunean egurra, akatsen bat egiten bazuten. Zigorrak: hondar zakuarekin patioan bueltaka eta jana irakiten jan behar.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero mozkorrak libre eukitten dau, zenbat haundixao hartu hobeto hartuko zaue. Mozkorraz ikusten bazaue, kapitana bada be, hartu eta erretirauko zau. Ero kuartelera ero norabaittera. Baiña gero hurrengoko egunien badaukotzu bekarraan bat diferente, hau (egurra) eta hamar-hamabost kiloko haree-zakua ifini bixkarrien alanbre mehe-mehiekin, eta lau-bost buelta igual patixo danai, patixuak, barriz, kilometro bat inguru bueltaka. Ta beste berdugo bat makilliaz atzetik daleketepego itteko. Ta barriro jan-ordua aillegau eta harekin zer guztiekin jana ifini -haik soldauen aldien ondo jaten euen-. Jana ifini irekitten eta han bueltie in orduko jan in biher. Ta paso lijerua markauaz.
-Eta hori alanbriakin lotuta?
-Alanbriakin lotuta, alanbre guztiaz. Jausten baziñan akabo. Bestela tratau oso ondo bertan bazebitzen, baiña deskuidun bat itten bazauen, akabo. Hil asko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia