Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Monagiloak, sakristauak eta "amakasak"

Monagiloak, sakristauak eta "amakasak" <p>Ardirik ez zuten inoiz eduki. Lurrak oso aberatsak ziren, baina erripa handietan zeuden. Laian aritutakoa da Antonio. Olabe baserria eliza ondoan zegoen, eta Olabetarrak ziren bertako sakristauak. Antonio monagilo ibili zen. "Amakasa"-k (serora) garbitzen zuen eliza. Don Francisco Salo&ntilde;a zen abadea, doktrinazale amorratua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardirik ez zuten inoiz eduki. Lurrak oso aberatsak ziren, baina erripa handietan zeuden. Laian aritutakoa da Antonio. Olabe baserria eliza ondoan zegoen, eta Olabetarrak ziren bertako sakristauak. Antonio monagilo ibili zen. "Amakasa"-k (serora) garbitzen zuen eliza. Don Francisco Saloña zen abadea, doktrinazale amorratua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ardirik ez zeukein?
- Ez, ardixak, guk laixan ittegauen, badakizue zer dan laixan?
- Bai, nik ez dot sekula iñ baiña badakit zer dan.
- Ha izaten zan ba jakiña, terrenu danak euzen, aldapa haundixak, eta lurra asko behera fan ez dain ba laixiaz lagunketan jakon, bestela behia berehala kargetan zan, eta lurrari kaso in bihar. Lurrak fiñak ziren baiña erripak, aldapa haundixak, baiña bestela garixa hartzen ta babia ta holako gauzak, kosetxia hartzeko oso onak ziren, ta heldu denporaz ta onak ziren parajiak, baiña gogorrak, lur gogorrak, sikatu be nekez baiña gero busti be nekez.
- Laixan ze itten zan, betik erripan?
- Erripa, hareik geixenak, nere jaixotetxian gehixenak, elizien ondo-onduan dago nere etxia, sankristaua giñen.
- Zeuek ziñain sankristauak?
- Bai. Hamazortzi urteaz be fanda nau ni mezia esan ereitten abariari.
- Esan ereittera?
- Bai.
- Ez zan bestela gauza ala?
- Behixak itxi soluan, eta harek kanpaia joten auen zazpi ta erdi inguruan, eta monagillo txikirik ez euen mutikorik auzounan, eta gu sankristauak.
- Zeuk in bihar monagillo.
- Ha […] ezin ba fan, ta abariari mezia emun, ta berriro behixak, behixak han, ba solora. Bai, txikitxuak, han ibiltten giñen.
- Eta beste ze lan eukitten zeuein sankristau moduan?
- Handik gaiñera? Handik gaiñera ba lanok, ze ingo geuen ba?
- Elizia garbittu eta zeuek itten zebein?
- Ez, ha amadekasiak, amadekasiak itteuen. Gure lana izaten zan abariari lagundu ta […] kantau.
- Zela da kantu hori?
- Hori? Ahaztuta daukat nik.
- Latiñez.
- Bai. Monagillo eta ene!
- Zein zan abaria orduan?
- Don Francisco Saloña. Eta beste loba bat eukan Ekuadorren euena, “Don Leandro”, ta gero beste zazpi urtien, hor misionero egon zan. Abaria ya zaharkotia zan harek ez eukan, dotriñia eta dotriñia, bi alkarren onduan baegozen buruairi alkarri jo eragin klank, klank, eta holakotxe buruakin mutikua etxera!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia