Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Futbola Aretxabaletan

Futbola Aretxabaletan Club Zaraia edo Club Zaraiamendi (?), Aretxabaletan egon zen lehen futbol taldea. Futbol-zelaia non zegoen 1930 urte inguruan. 1950 inguruan futbol-zelai berria egin zen, baina 1954 urte aldera berriz tokiz aldatu zuten. Aretxabaletako industriak. Berria egin arte, Aretxabaletako futbol taldeak Arrasaten jokatzen zituen partiduak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-018-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Club Zaraia edo Club Zaraiamendi (?), Aretxabaletan egon zen lehen futbol taldea. Futbol-zelaia non zegoen 1930 urte inguruan. 1950 inguruan futbol-zelai berria egin zen, baina 1954 urte aldera berriz tokiz aldatu zuten. Aretxabaletako industriak. Berria egin arte, Aretxabaletako futbol taldeak Arrasaten jokatzen zituen partiduak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ez dakit, futbola esan dozu, gerora futbol talderik-edo egon zan hemen?
- Bai, Zaraiamendi euken izena, Club Zaraiamendi. Club Zaraia, Club Zaraia uste dot zala. Zaraiamendi ez, Zaraia. Ta futbol kanpo bat euan, oin e, hau industrialdea badau ba, han? Hemetik Eskoriatzara goiazela, industrialde bat, ez dakit ze industria dauen han, bueno, bastante industria dauz han. Hortxe euen, han euen futbol kanpua. Akordetan naz, behin bakarrik egonda nenguen, bueno, jolasten bai baiña, partido bat behin, karnabaletan ein zan partido bat, eta ez dakit nik zenbat urte euko nittuen nik orduen, bost urte-edo, lau-bost urte-edo, hor egon nintzan begira, eske nere osaba batek [jokaketan] auen, eta hantxe begira egon nitzan. Danok juan giñan, karnabalen […] ze egun zan ta txistuakin ta […] futbolian ein auen ta, gero harrezkero ez dot gehixau ezebe ikusi han. Ez, ya ha galdu zan, in euen txalet bat in euen, hemen, e… Lezama euen fabrika bat, haren ugezabak bilbotarrak ziran, haren famelixiak in euen zer bat, txalet bat, hantxe.
- Futbol zelaixa zeuan tokixan?
- Bai, txalet bat in euen eta ha txaleta, txaleta, ha bota euen txaleta, oin hemen industrialdea itteko.
- Orduan, futbol zelaixa, bueno, ba…
- Bai, ta beste gero futbol zelaia, gero ez zan egon… hori izango zan ba “el año treinta” edo “veinti ocho-veinti nueve” holakon bat. Gero ez zan egon futbol zelairik.
- Eta noiz arte-edo?
- E… “el año cinquenta”. In zan hor ‘Tubos de Precisión’ dau zera, tailler bat, fabrika bat, hantxe, haretxen aurrekaldian. Oin, e… lehengo kuartela badakizu nun dauen, lehengo kuartela? Kuartel… hor, e… zer bat, etxe haundi bat da, harrizkua, hor behealdian dauena, ba, hantxe. Oin, e, zera, industria bat dau eta dau, zera, horma bat, gero ermita bat dau han, Santutxo, badakizu nun dauen Santutxo ermitatxo bat? Ba, haraiñotxe heltzen zan futbol kanpua ixa eta hor in zan “el año cinquenta”. Baiña “el año cinquenta y cuatro”, hor euen lehen fabrika bat egondakua, Zerrajerakua, Mondraueko Zerrajerakua, baiña euen “en desuso”, eta “el año cinquenta y dos ó cinquenta y cuatro” edo izengo zan, e, martxan ifiñi auen [barriro be], Eibarko Beistegik eta Union Zerrajerak ein auen soziedade bat ‘Tubos de Precisión’ eta martxan jarri auen. Eta orduan, zera, futbol kanpua, ba, desagertu ein zan. Ez eukan errentia, errentia eukan eztakit, hamar, eta… bost pezeta edo, “una renta simbólica” zan. Bai. Osea, Aretxabaletako UDA zan, zera, Deportivo UDA, [ha] ez zan propietarixua futbol kanpuana. Euken errenta…
- Bai, oseake, terrenuak fabrikianak zian eta orduan…
- Bai, bai, fabrikianak zien ta “una renta simbólica” eukan. Eta, klaro, eurak ekin zienian hori industriori […], bueno… Ta orduan, e, Aretxabaletak ya ekipua baeukan, eta juaten zan, ba, jokatzen, ba, Mondrauera. Bai.
- Orduan, entrenamentuak eta dana han eitten zittuan?
- Bai, bai, bai, hori beste barrixoi in arte.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia