Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak Umetako ibilerak. Jolasean ibiltzeko toki asko; kalean jolasten zen. Pilotarako zaletasuna; futbolean ere egiten zuten. "Pote-poteka", kanikatan, txirikilarekin... Futbolean egiteko erabiltzen zuten baloia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-018-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako ibilerak. Jolasean ibiltzeko toki asko; kalean jolasten zen. Pilotarako zaletasuna; futbolean ere egiten zuten. "Pote-poteka", kanikatan, txirikilarekin... Futbolean egiteko erabiltzen zuten baloia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, etxe inguruan-eta jolasteko toki asko zekazuen, ez?
- Bai, bai, bai. Eta gero, ba, jolas eitten [geben] kalian. Bufa! Kalian.
- Ze…? Lagun guztiak elkartu eta…
- Bai, bai, bai, bai.
- … ze eitten zenduen, pelotara edo fubolian edo…?
- Bai, pelotak hemen, pelotalekura hona etorritta, ta fubolien plazan. Fubolien plazan. Ta kalien, ba, “potezarka” ta… […] orduen […] potie ifini ta gorde ein […], ta gero topetan fan eta “danba!” potie jo… Pote-poteka, […] pote zaharrakin.
- Ta kaniketan-edo eitten zenduen?
- Baitta.
- Baitta?
- Baitta, bai. Eta zera… zela esaten zan ha? Makila bikin eitten zana haura… “tik!”… E… ez naz akordetan.
- Txirikillia edo?
- Bai, txirikilletan. Baiña txirikilletan zan, eitten zan, garizuman. Bai.
- Beira…
- Garizuman eitten zan txirikilletan.
- Orduan, gauza gitxikin segiduan asmatzen zenduen zeozer: pote zaharrak edo makilla bi edo…
- Bai, bai, makilla… bai.
- Nahikua izaten zan.
- Ta gero fubola ta pelotia. Hori bai.
- Eta fubolian eitteko baloirik-eta ukitzen zenduen?
- Baloi bat? Baloia oso gutxi.
- Edo zeuek eindako zeozer?
- Oso-oso gutxi, oso gutxi. Akordaten naz gero, […], baloi bat, baloi bat eukan hemen, zera… Nemesio [euken] izena, Nemesio [euken] izena. “Nemesion baloia”. Eta zan… ez zan borobilla, e! “Sagar ustela” deiketan gutsan. Holakotxe, baiña…
- Forma rarokua?
- Oso!
- Orduan, harek bota raruak eingo zittuan…
- Buo, enee!! Bueno, bueno!
- Argi ibili bihar…
- Nemesion “Sagar ustela”. Harekin zenbat bider jokatu geuen hor plazan…!
- Orduan, baloiak zer, ez zeren edo…?
- Baloiak ez eren!
- … edo dirurik ez baloiak erosteko edo…?
- Ez euen hemen, ez euen dendarik horrek erosteko. Horrek erosteko juan bihar ziñan, ba, zera, Gasteizera edo…
- Bai, pixkat kapitalera edo holako…
- Bai, bai, bai. Eta gero, ba, ez dakit, dirurik be ez euen erosteko. Bueno, beste gauza batzuk erosten zien, baiña, ez dakit… ez zan heltzen horra, ez dakit zeatik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia