Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Lixiba nola egiten zen; ehunezko arropak

Lixiba nola egiten zen; ehunezko arropak <p>Lixiba nola egiten zuten. Astero egiten zena, "jabonadurie". Amandrea burdia hartu eta otzara handietan albergara joaten zen arropak garbitzera. Lixiba nola egiten zuten oso ondo azaltzen du. Ehunezko arropak. Beraien garaian, Bergarako tela-fabrikatik ekartzen zituzten tela-piezak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lixiba nola egiten zuten. Astero egiten zena, "jabonadurie". Amandrea burdia hartu eta otzara handietan albergara joaten zen arropak garbitzera. Lixiba nola egiten zuten oso ondo azaltzen du. Ehunezko arropak. Beraien garaian, Bergarako tela-fabrikatik ekartzen zituzten tela-piezak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Erropia garbitzeko, lixibia eitteko, zela ibiltzen ziñaten?
- Guk jabonadurie esaten gutsen, astekue, asteko erropie eitten geuen etxien. Eta iñoiz zeozer baeuen, zurixa-edo gauza zeren batero, faten gitzen albergara, errekatxue euen lekura. Eta askotan…, oin zerak hartu daue albergia, urek eta hartu [...] han Urkulure bidien, errebuelta haundi bat handikaldetik dauen lekuen, hantxe dau albergia. Eta hola erropa asko geukenien eta urak etxien zertuta eozenien, mermauta eozenien, gutxittuta eozenien, burdixan hartuta faten zan haraxe. Gure amandrie, e, bera izeten zan; eta gure modukoren bat inguruan izeten euen, baiña gizonai burdixen eruen eraitten utsen otzara haundixetan, eta gero zerak, baldiek-eta zerok erueten zittuen ura beroketako eta zerketako. Hantxe. Egurre ifintten utsen gizonak ha txintxilizketako, baldie, beroketako, ure beroketako, eta hantxe jabonetan eben bertan; erropia bertan, albergie esaten gutsen, albergan. Ure beruen infintten eben, eta jabonau, eta gero tiñia. Lehenao tiñaak izeten zien tximitxekin, zerakin, zumaakin egiñikuek izeten zien erropientzako; baiña gurien baldie ifinitta euen, bestelako baldie. Zertu, jabonau, eurek jakitten euen, zurixe zurixekin, eta kolorezkoik baeuen, kolorezkuek aparte. Zurixe zurixekin, gero han tiñioi, gero han jabonauta eta sartu, gero sutan ure berotu…
- Hori albergan?
- Bai, albergan, albergan. Egun guztia eitten eben, e. Gero askotan siketuta ekarten eben. Denpora ona igual, sasi-illerak eozen bide-ezkiñetan, eta zertu ahala, aklarau ahala, han botaten euen eta siketuta ekarten zittuen; hola arropa txikixak-eta siketuta ekarten zittuen handik.
- Jabonau eta tiñan sartzen zenduen?
- Bai, tiñan sartu eta hari ure bota biher izeten jako. Eraiñutza ifintten utsen gaiñien, eraiñutze eta sutako hautsa. Ifintten utsen, izera zer bat, usetan etzan izera bat ifintten utsen gain-gaiñien. Eta gero hori hautsoi eta eraiñutze, usaiñe emuteko.
- Hautsa zertarako, garbitzeko?
- Hautsek zera dauko, hola laban…, jaboie moduen–edo emuten dutsa hautsek. Ez dakit. Hautse eta eraiñutze. Eta botaten utsen gero ure. Hasten zien lelengo epeletik, tenplaua lelengo. Eta atzenien irekitteraiño botaten utsen. Lelengo tenplaue, gero apurtxo bat berotxuaue, gero berotxuaue… faten zien lau edo bost mailletan. Eta atzenien irekitteraiño botaten utsen ura.
- Hola egitten zien arropa haundixak?
- Izerak-eta. Izerak eta arropa zurixa.
- Eta gero aklarau nun?
- Bertan.
- Eta zelan esaten zotsazuen, erropia eskurridu-edo, bihurrittu-edo?
- Han, harrixan, harrixan.
- Eta hortarako zer bihar izaten zan, pare bat persona?
- Ez, ez.
- Bakarra nahikua?
- Bai, oingo moruen, zerien moruen ez utsen kentzen ura, baiña; gero zerera botata eguzkixek kentzen utsen.
- Eta eguzkixa zertarako, erropia zuritzeko?
- Sikeketako. Zuritzeko ez dakit. Sikeketako. Haxie baebillen, aguro sikeketan zan, baiña bestela kosta eitten zan. Gaiñera horrek arropa senduok, esaten dotsut, gurien arropa sendoik orduko, gure akordurako gutxi ebillen; batzun-batzuk geuken gordeta "como recuerdo", baiña ohietan (?) gutxi ebillen. Gero suertau zan, tia bat egon zan Bergaako tela-fabrika baten zerbitten, eta handik be asko jazten gitzen zegaz, erropaakin. Arropa azula ta zurixa eitten euen. Eta piezak ekarten zittuen handik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia