Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ume-umetatik baserrian lanean; eskola

Ume-umetatik baserrian lanean; eskola <p>Urte sasoi batzuetan baserrian lan gehiago egoten zen eta eskolara joan gabe gelditzen ziren. Umetako lanak baserrian zeintzuk izaten ziren. 11 urte bete aurretik Arrasatera joaten hasi zen esne-saltzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urte sasoi batzuetan baserrian lan gehiago egoten zen eta eskolara joan gabe gelditzen ziren. Umetako lanak baserrian zeintzuk izaten ziren. 11 urte bete aurretik Arrasatera joaten hasi zen esne-saltzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan egon ziñan bittartian askotan imajinatzen dot sasoian arabera basarrixan be lan asko egongo zala.
- Bai.
- Geratzen ziñan batzutan eskolara joan barik?
- Batzutan bai, eta pozik gaiñera. Eskolara fatia baiño gurago. Ittaurren esaten gutsen, ganauei aurretik-eta, lagunketan.
- Orduan umetan zetan laguntzen zenduen basarrixan: ittaurren itten, ez dakit, beste zeozetan, amari edo zeozetan?
- Ba ura ekarri, eta horrek lanok izeten zien txikixe nintzen artien, horreik, baiña bueno!, orduen agudo zerketan zien. Guk arto sartzen be igual eta. Ya hamaika urtegaz hasi nitzen esniekin, hamaika urte kunplidu barik neukala. Arrasatera astuaz, e. Ez euen, kamiñoik be ez euen. Ibilli biher zan trenbide, oin be han dau, bide-estradia, ez naz pasau ez dakit noz ezkero, ez dakit. Hor esniekin nabillela ez dait zelan pasetan nitzen. Han, handik, Otala-zelaittik behera dauen zeretik ibiltten gitzen. Baiña oingo aldien, oin bide ona dauela esaten daue pasetako. Baiña txarra, e, burdixek danak bertatik, eta gero neguen-eta dana lokatzarie eitten zan. Bueno, txarra, txarra, txarra. Eta gorutza, berriz, aldatza izugarrixa ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia