Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Herria eta gizartearen aldaketa azkenengo hamarkadetan: industria, etxebizitzak, emakumea etxetik kanpo lanean

Herria eta gizartearen aldaketa azkenengo hamarkadetan: industria, etxebizitzak, emakumea etxetik kanpo lanean <p>Herria zeharo aldatu da. Kanpotik noiz hasi zen jendea etortzen. Lantegiak asko handitu dira; berriak ere sortu, e.a. Emakumea noiz hasi zen lantegietan lanean; gehienbat gerraosteko kontua izan da. Erdararen indarra. Duela urte batzuk inguruko herrietatik ere jendea Aretxabaletara etortzen zen bizi izatera; etxeak merketxoago zeudela edo esaten omen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Herria zeharo aldatu da. Kanpotik noiz hasi zen jendea etortzen. Lantegiak asko handitu dira; berriak ere sortu, e.a. Emakumea noiz hasi zen lantegietan lanean; gehienbat gerraosteko kontua izan da. Erdararen indarra. Duela urte batzuk inguruko herrietatik ere jendea Aretxabaletara etortzen zen bizi izatera; etxeak merketxoago zeudela edo esaten omen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan Atxabaleta herrixa asko aldatu da?
- Bueno! Ideiaik be ez, ein daben bueltia. Eta aldatzen. Eta edarto doia. Kaliek Atxabaletan bastante formalizau die. Hemen Basabetik Mendiolako kamiñoraino zuzen-zuzen alde bixetara fabrikak, eta etxiek be ein dittue barrixak. Ein da eitten.
- Eta noiz igarri zan kanpotik jente asko etorri zala?
- Gerra ostian laster. Lehenao andraik etzan fabrikara faten, uste dot bapez. Eta hasi zan, e, kastillanuek fabrikara faten ziela, nunbaittetik etorriko zien eta.
- Maria: Lehenau Mondrauen-eta faten zien, e. Banakan bat, baiña bai. Baiña gerraosteko kontuek die horrek.
- Oin berriz esaiozu fabrikara ez fateko. Bueno! Fabrikara edo holako beste puesto bat hartzera. Baiña lehenao, klaro horrek puestuok ez ezen.
- Maria: Lehen behin ezkondu ezkero etxien. Umiek hazi eta etxien andrie.
- Hori desaparezidu da.
- Orduan Atxabaleta hazi zan gerria ezkero?
- M: Ni etorri ezkero. Berrogeta hamar urte.
- Zuk ezagutu zenduan txiki-txikixa?
- Maria: Bai, eta oin kanbixau da. Erdera asko. Oin be erdeldun jente asko bizi da. Baiña umiek ikastolara doiakixuez, eta umiek behintzet euskeraz-eta. Atxabaletan Mondrauen-ta baiño pisuek merketxuago egon die lehen; oin uste dot bardindduta daezela, baiña gazte asko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia