Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Mutilen denbora-pasak: txoritan edo errekan

Mutilen denbora-pasak: txoritan edo errekan <p>Mutilen jolasak, denbora-pasak: txoritan, errekan arrantzan... Garai batean karramarroak ere egoten ziren. Ezkailoak. Nola arrantzatzen zuten. Txorikumeak nola harrapatzen zituzten. Txori klaseak; izenak. Koruetako erreka.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutilen jolasak, denbora-pasak: txoritan, errekan arrantzan... Garai batean karramarroak ere egoten ziren. Ezkailoak. Nola arrantzatzen zuten. Txorikumeak nola harrapatzen zituzten. Txori klaseak; izenak. Koruetako erreka.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mutillak-eta, basora joan eta txorittan ein-edo?
- Maria: Txori-apixetan, bai, neskok ez, baiña.
- Edo errekara joan-eta?
- Bai, zeoze ibilitta nao ni hor, Urkuluko errekan-ta, oin ez dau baiña.
- Maria: Kangrejuek harrapetan.
- Kangrejuek sarrixan batute daukat. Baiña hortik doie ba… Koruetako zikiñek be hortik doiez ta horrek desaparezidu die. Lehen be gutxi euen, e. Koruetako zikiñek orduen ez zien etorten, baiña… Errekie siketu eitten da bai, siketu eitten da.
- Maria: Nik entzunde dauket eskailluek eta harrapetan ziela.
- Bai, bai. Txikitxuek izeten die. Neuk be batzun batzuk harrapaute daukat. Baiña siketu eitten da, eta siketu ezkero peskie galdu eitten da.
- Eta zela eitten zenduen peskan, eskuekin edo saria erabiltzen zenduen?
- Ez. Sarie sartzeko besteko potzue ez igual.
- Maria: Botillia. Botillia ipinitta-ta.
- Botillia? Ez dait. Neuk peskan asko ez dot ein. Gurian ibilli die basomutill, basora lanien etorri Santander aldekuak-eta. Horreik bai, horreik espliketan dotsue peska asuntua. Han iñola be erreka hobaak ezen, eta… Hemen faten zien Urkulura ta harrapau be eitten zittuen. Potzuei igarri eitten utsie gutxi gorabehera nun dauen zerbait. Guk ez hainbeste.
- Eta txori-apixetan egiten zenduen?
- Txori-apixetan bai, ene… Hor ibiltzen gitzen. Txori-apixetan, e, txorixai ikesi ezkero bati ha ixilik euki biher izeten zan, ha bestiek harrapau ez deixen. Gero txorikumak itten zittuen eta haik hartu eta jan, txorikumak.
- Etxian?
- Etxien, etxien. Han etxien be ez zan oillo asko-asko jango.
- Maria: Orduan txorikumak gozuak, gaiñera…
- Bai, bai. Txorixa ikesi, zainddu beste iñok jakin ez deixen, eta gero apur bat lumaketan dienien hartu eta jan.
- Eta ze txori izeten zien orduan?
- Negutia-ta, jilgerue igual-ta, zozue eta bidigarrue-ta; okille, oin ixa gastau da, arboliei zulue eitten dutso, hareik be bai, harek be behin edo behin harrapaute dauku. Ta holaxe, eta honek eskillarasuek eta be baeren zeozer. Txori klase asko.
- Eta errekia esaten dozu ez zala oso aberatsa? Sikatu eitten zala eta arrain asko ez ebala eukitzen?
- Ez, ez. Hau siketu eitten zan. Koruetakue ez. Koruetakuen beti egoten zan zeozer. Urbaltza, Urbaltza da Koruetako errekie, Urkuluko manantial printzipala.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia