Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aretxabaletako buztargilea

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Madinabeitia, Eulali

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-009-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Garai batean auzoko baserri guztietan izaten zituzten idiak. Buztargilea Aretxabaletan. "Pagua laurendu".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta idirik hemen?
Joanito: Oin ez dao, baiña lehen baserri danetan.
[...]
-Baserri danetan zer?
-Irixak.
Joanito: Hemen auzuan bezino danak sasoi baten. Oin iririk ez dao Atxabaletako herri barruan iñun; Ez dao iririk.
-[...]
-Iñor bizi be ez da baserrittik eta. Ez da iñor bizi. Egixa esanda, gaztiak daozen lekuan be ez daz /eztaz/. Gazte asko ez dau baiña. Badaukie ganauak baiña zelaixe garbi eukittiagatik edo ba. Baiñe bestela ez. Ez da iñor bizi.
-Eta hemen inguruan irixak eta zekazuezenian, uztargilerik inguruan bazeuan edo?
Joanito:Hemen Atxabaletan egon zan uztargillia, bai. Baiñe uztargilliak asko egoten die, uztarrixa eitten dakixenak gutxi. Ez da igual uztarri bat eittie adornuak itteko edo irixeri azertetie, iri bixei ondo. Eta Atxabaletakue ez zan, e...
-Ez zan ona?
-Ez. uztarrixak oso polittak itten zittuen baiña irixei asentau ez. "A medida" itten [...] ez zekixen.
-Eta hori zer izaten zan, bera etortzen zan basarrira eta?
-Bai. Neurrixek hartu, pagueekarritta biher izeten geuen aurretik. Pague izeten zan, "laurendu", eta pago laurenaz itten zan.
-Eta egun batian eitten zeban edo?
-Bai, bai, egun baten itten eben, goxien etorri ta.
-Artia, ez, bihar dau.
-Bai. Bi itten zittuena be antzuelar bat, e, egunien bi itten zittuena; eta ondo itten zittuena. Oñatin be baeuen beste bat, hari "Uztarri" esaten utsen. Harek inddako uztarrixe ikusitta dauket; bera gurien uztarrigiñan ez. Azkenengue Bergarakur zan. "Bergarakúa" azkenengo ein ebena.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia