Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ezkondu aurretik amak emandako kontseilua

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Madinabeitia, Eulali

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-009-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Cecilia ezkontzekotan zegoela, amak eman zion kontseilua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nire amak ezkondu nintzenien badakizu ze esan usten? "Bueno, ezkondu biher zariela diñozu, ta gauza bat esan biher dotsut: askotan gizonak beste jenixo bat eukitten daue, eta nahiz ta zeuk errazoie euki, zuk ixilik apurtxo baten, zuk ixildu apurtxo baten, segiran pasauko jako. Eta pasetan danien, esatekue bada, orduantxe esan. Ez esateko, inportantzia bakue bada, itxi hor konpon; eta orduen zuk gure dozuna ingo dozu". Amak. Amak esan usten hori. " Orduan zuk gure dozuna. Gizonai itxi apurxo baten ixilik. Nahiz ta arrazoie euki, itxi apurtxo baten ixilik. Pasetan jakonian, orduan esatekue bada, esan. Bestela berriz hor konpon, Zeuk gurozuna eingo dozu hori eitten badozu". Eta errezoie ikaragarrixe eukan! Ikaragarrixe! Ikaragarrixa!
-Arrazoia orduan amak?
-Ikaragarrixa euken arrazoia. Baiña askok ez daki hori eitten.
-Zailla da eta.
-Zailla da?
- [...] Lehenago andrak beste modu baten hasten ziala.
-Bai. Eske pasetan dana, oingo gaztiak ez dakixe lehengo moduen andrak erueten, aguentetan. Ez dakixe, aguentetan ez dakixe lehenauko moruen. Nik ez dot esaten larregi aguentau biher dala. Ba hori be ez da komeni gauza danak gaiñ hartzia. Ez. Baiña gauza askota, iguel, ba!, hor konpon ein eta zeuk urtengo dozu hobeto. Hor konpon, aaa!, hor konpon! esan bai ta...
-Eta orduan normala izaten zan ezkontzeko orduan amak konsejuak emutia ta?
-Ni neuri emun usten; oin, beste batzuei emuten utsen ez dakit. Neuri hoixe esan usten. Eta askotan [esan dot], euken errezoia... Eneee!, zelako errezoie euken. Ikeragarrizko errezoia. Zuk gizonak ekitten dotsu: "Bai, horreatik...!" Hasarre askotan, badakitzu ,lanagatik edo horregatik hasarre. Hasarre-ta, zuk oinddio geiñetik ekitten badutsazu pues sanseacabó! Zuk oinddio geiñetik. Gizona hasarre eta zuk oinddio geiñetik ulu haundixauak ataraten ekitten badutsazu, ba kitto! Oin, danak ez dauela eukitten hori pazientzioi... Hoixe egoten da. Niri jangoikuek horixe emun usten, pazientzie haundixa. Baiñe ba..., ta biherra izen dot, biherra izen dot.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia