Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aretxabaletako bainuetxea

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bainuetxea. Kanpotik jende asko etortzen omen zen garai batean bertako ur hotzarekin bainuak hartzera. Bainuetxeko jabearen inguruko azalpenak. Bainuetxea nolakoa zen. "Erreberua" gustura edaten zuten kanpotarrek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baiñuetxiaz da akordetan zara?
-Baiñuetxia? Bai. Baiñuetxiaz, bueno! Akordau bai baiña orduan etzan jenteik egoten nere akorduan. Etzan jente asko eongo. Bateon batzuk egon bazien be, baiña. Baiñuetxien Madrilletik eta jentie etorritta ta. Horrek uretsa horregaz hor baiñuek hartzen zittuela ta. Baiñuetxien, bai. Han ikusten-da ibilitta nao ni. Hango jentie ezautu neban, hango amandrie Sara, eta haren alaba bat be bai han bizi zan, Maritere ero. Eta gero zera don Domingo; medikua Eskoritzan? Ha horkua zonan.
-Baiñuetxeko jabie zan? Horko jabie?
-Horkue zonan, jabie izango zonan ero. Etxakiñat zela zien horreik. Beste anai bat be bai. Gero harek gerran etxakiñat zer izan zan. Zeozer da. Etxakiñat nun itten ebela lana, Intendentzia ero etxakiñat zela esaten otsien be. Nunbaitten itten jonan-da. Baiña zeoze pasau jakonan da tuerto geratuta ero egon biha zonan. Fernando ero haren izena, hori Domingo, eta bestie Maite ta. Nik ezautu najittunan horrek. Han egon zienien, ha etxe zarra. Ha be zelako etxie! Dana enauen ikusi baiñe bajue ta ikusten nauen; zelako pasillo zarrak eta zelako zera zan. Lenauko etxie. Otazuanan antzekua. Haundixa.
-Ordurako ia etzan jenteik...
-Jenteik ia ez. Etxonat pentsetan jente zerik egoten zanik ya ordurako iñor. Lenao bai egoten ziela ta. Esnie hartzen da etorten ziela hona. Behixa atara kanpora, batu basora esnie, erreberue ero esaten otsien orduen, esnie, da ha esnie han batu da ha eraten euela. Ta eztait zenbat pagaten auen ba. Orduan asko ez zan izengo. Aztuta daukat zenbat pagate auen basokada bat esne. Baiña bat baiño gehixao lagunak etorri tta ba haxe behixa atara...
- Esne naturala... Oin baiño sanuauek egongo zien, bestela... Espumoso como caña.
-Nire anaiek pe eraten auen, nik ezin nauen eran esnia. Nik ez nauen eraten baiña Jexuxek...
-Esaten dau, berai gustetan jakola, bueno...
-Gozo-gozua izeten don. Ni be probauta bajaukanat . Probauta bajaukanat baiña...
-Neuk eztot probau.
-Holako ontzi txiki bat auen eta harek hartu eskuen da faten zan amaana, behixak batzen da: "Nerie!"; bits horri apur bat eraiñ aldamenera ta, rast! hartu ta emuten utsen da.
-Hari gustetan jakon.
-Egosi barik arriskutsua da.
-Bueno, baiña orduen.
-Kostunbrie da, akostunbrau ein bihok, dana haxena dok. Nik neuk ez.
-Pentsuek eta..., orduen naturalaue. De hecho ba ondo egongo zien, iñok eztau sekula ezer euki. Oiñ geixotasun haundixenak pentsuetan dau.
-Artue ta garixa etxekue ta.
-Lastue ta bedarra.
-Dana etxekue. Asko etxakuen emungo pentsue, baiña emuten jakuen apurre behintzet etxekue.
-Artaberdie eukitten zanien eta artue.
-Baiñu batzuk hartu han, eta hemen esne freskue eran eta fango zien, buenooo!
-Pasiau ta ingo auien da, pasialekuak pe eukiko zittuen da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia