Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Garotara Asentzio aldera

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aitajaunaren ibilerak. Asentziora joaten zen "iri-ekarten". Burdia nola kargatu behar izaten zen. Atzealdean egur luze bat jartzen zitzaion burdiari, freno antzera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Harekin faten gintzonan Asentziora idie ekarten be. Asentziora idi-ekarten. Ekarritta nao beu be handi. Bai. Behixan aurrien, pentsaizu. Idia handi. Pentsaizu. Oiñ ate onduen daukenak eztittu hartzen iñok, handik eta.
-Orduen estimau euen da.
-Orduan dana estimau.
-Ya lo kreo.
-Goitti bera, abixada baten goitti bera, eta itxultzen ezpazan burdixoi pozik. Bide erdixan muna batian hooola ta, bestian bestekaldera botata ta. Eneee!
-Noz jausiko ete dan larri.
-Irixok ero behixok labankara baten da.
-Bueno! Goittik bera erdi tarrasien ixa burdixa ekarri bihar arripan. Bestela behixak eta danak aurrian pasau. Dragie orduen berriz (ipinttten) jakonan, draga bat egurrezkue. Sartu han alanbre bittartian zera ta, lotu sokia bestekaldeti zera ein da kataiekin ero zeozekin da. Estutu ero eitteko zera.
-Kargie sujetetako?
-Eusteko apur bat, frenue.
-Lurrien arrastaka, ezta?
-Ez, ez. Arrastaka ipintten jakonan egur haundi bat ero atzeti tarrasien; frenau deixen, hori be itten jakon, baiña berai erruberiai itten jakon zer bategaz, egur bat sartu; eukitten auen azpixen alanbre bategaz ifinitta. Han sartu eta gero erruberien kontrara-ta sokiaz lotu atzekaldera, da harek rrrrre, erruberiai eutsi eitten utsen. Baiña etxera orduko ebai igual itten eban egurroi. (...) ha rozien, bakitzu?
-Ha tarraskua atzetik ifiñi ezkero, euzen harri guztiok eta danok ataraten zittuen lurrien da, haren inguruen ezin zan fan be iñ, e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia