Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Errazionamendua gerra ostean

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra osteko kontuak. Errazionamendua hartzera joan zireneko ipuina. Olioa, azukrea, arroza... izaten ziren errazionamenduan hartzen zirenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Behin behintzat razionamentua hartzen fan da, hamalau, ezta. Esan i otsan, "zenbat lagun zare?", preguntau utsen, da "Hamalau" ta. "Hamalau zare bakarrik?"
-Razionamentuen persona bakotxeko olixo botilla bat emuten auen.
-Olixue litrue ero zera emuten jonen. Guri bastante toketan jakun. Lagun asko gintzen da, olixue.
-Zela gitzen asko, guri olixo asko toketan jakun. Baiña etxe batzutan bi eta bakarrik euzenak ba litro bi bakarrik eta hillebeteko, haregaz pasau bi zan.
-Bueno. Baiña asko zuan ha. Nik peskaderixako andra bat, peskie saltze auena zan, da harek erosi itten ostan niri eta pagetan usten han hartzen auen baiño doblie baiño gehixao. Eurek olixue gasteta auela, peskie jaten auela bastante ta. Olixue ta. Eurek bi lagun ero hiru ero zien bakarrik eta harek olixo gutxi. Eta guk olixue asko hartze gauen. Bai.
-Guk peskia biher.
-Eta gero oiluxua hari saldu.
-Razionamentuan olixua, azukarra eta...
-Arroza.
-Eta boniatuak?
-Horrek derrior emuten zittuenak zien. Bestiek hartze arren. Arroza, azukarra, olixue ta. Eztakit besteik e, garbantzue eztakit emuten auen be. Enaz akordetan ni garbantzuakin. Igual hartuko gauen epokan baten. Betik ez baiña.
-Eta horrek zenbat denpora iraun auen, razionamentuak?
-Buuf, bastante denporan egon zan razionamentue. Kartillie euki gauen, honek ez auen euki. Jexuxen arte ero kartillia.
-Jexuxen arte, bai. Ni behintzet akordetan naz.
-Migel zinkuentan jaixoko zan. Ba hor.
-Seillue kortxua euen zerien jo ta da!, kortxuaz marketan zittuen.
-Hasta el cuarenta y tantos. Cuarenta y siete ero hor izengo zan?
-Bai, gerria akabauta gero.
-Hasta el cuarenta y siete ero.
-Treintainuebian akabau zala gerrioi ero. Gero jarraittu auen razionamentuak apur bat gehixao ta. Halakon baten kendu zittuen da normalizau zanian, baiña.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia