Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Efemerideak; herrian gertatutako zoritxarra

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Santixau egun batean, ekaitza eta izugarrizko haize zakarra egon zen. Inguruko baserri bateko gari guztiak alferrik galdu ziren. Urkulun ere zoritxarra gertatu eta itotakoak ere egon ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Akordaten za Santixau egunian tormentia egon zanian. Hemen Itturgaraikuei garixok hartu ta beheko zerera eruen.
- Garixok-eta aurrien eruan ta [...]. Tormenta earra!
- Tormentia egon zan ta haixe indartsuekin-ta. Zuk entzunda eukiko dozu, orduan Eskoitzakuak itto zien pantanuan. [...]
- Derrepentien agertu zala eurixe ta...
- Bai, orduantxe zan.
- Haundiña Araban.
- Gu be trotien zerera.
- Izugarrizko haixie. Gurien piñuixe botata auen hor, hortikaldien.
- Egur batzuk euzen han ebaitta-ta. Otzaran ekarteko moduko zatixak, ez da, zezpalak eta. Eta fan gintzan haik ekarten-ta, hori ta. Bestie Miren be bai; ta arto artetik ziher han etorri gintzan trotien.
- Bueno! Haixiek erueten giñuen, ni, bueno.
- Zelako zakarra etorri zan orduen!
- Ze zan, agostue?
- Santixau egune. "Venticinco de julio", holakon bat izeten da.
- Hor nunbait, bai.
- Santixau Egune. Santixau Egune hogeta bostien izaten da.
- Illundu ein auen orduen, e, illundu.
- Bueno!, jarri zan...
- Jente asko akordetan da...
- Ha egune? Nik ez dakit zenbat urte eukiko nittuan orduan. Zazpi bat-edo, banauken be, e! Bostetik zazpire. Ba izengo die berrogeta zortzi bat urte... Ez, hainbeste ez. Nik xei baneuken, berrogeta lau bat urte edo holako bat. Familixia hil jakonak akordauko die exakto baiña.
- Hoixe bai akordauko diela.
- Baiña hor izengo da. Urtebete goitti-beti berrogeta lau bat-edo.
- Han jan Landan monolitua ta. Neu be ez non /enon/ urtiaz akordetan, baiña han [jan].
- Gutxi gorabehera neuk berrogeta hamar ein bihar jittuat, eta ez jakixat /etxaixat/, xei urte; altuena xei bat-edo, bost-edo. Holakon bat eukiko nauen-ta.
-Goguan eukittekua.
-Bai, goguan eukittekua da.
-Tormentak ein orduan be batzuetan edarrak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia