Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Umeen lana baserrian; eskolara joateko denbora gutxi

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskolan oso denbora gutxi. Baserrian lan egin behar umetan. Umeen lana baserrian.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze urte arte eskolan? Zenbat urte arte ibilli ziñan?
- Gutxi. Erdixetan fan bez. Hamaika urte edo hamabi… Hamabi indda eukiko nittuen baiña, ama gaixotu in zala-ta, aitte kalien errekauek eitten edo-ta, gero ordutixik etxien geratu nitzen, ia zihero. Bestela be asko fan barik, e. Goixien esniek erueterako fan, esniokin, atsaldien igual bapez, atsaldian gehixen baten ez nitzen faten. Sekula. Atsaldian solora fan bihar, batian hau in bihar dala, bestien hori in bihar dala. Ganauokin edo, trillue edo, ez dakit zer, aurrien ibilli biher, bestien ganauak zainddu biher, eta ez dakit zer in bihar dala ta. Batzutan negar indda igual geraketan nitzen, baiña etxian geratu bihar izeten neban. Eskolara fatie gure-ta… Beziñuek etorri igual, handik bueltan etorten zien, lagunek, beziñuek-eta, etorri hareik-eta, ba ni ezin fan, han geratu bihar. Gero kontuetan-eta ezebe ez neban ikesi kasik. Atsaldien itten euen "Cuentas" edo horreik, kontuok atsaldetan. Goixien lekturie, "Lectura y Escritura", ta gero atsaldien ba "Cuentas" ta "Labores" be egoten zan, itten auen batzuk; ni galtzak itten ibili nitzen, galtzak… ikesten, apur bat faten nitzenien, denpora txarra euenien ta. "Lectura y Escritura" ta. Dana erderaz itten zan orduan. Guk erderaik ikesi ez geuen in, baiña…

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia