Jasone Gorroño Aldai

Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1954)

Biografia

Durana kalean jaioa, aita Aretxabaletakoa zuen eta ama Mendiolakoa. Amak eta amonak hika egiten zioten, eta aitak etxean erdaraz hitz egitea galarazten zien, kalea erabat erdaldunduta zegoen garaian. Mojetan ikasi zuen umetan. Laboral Kutxan egin du lana erretiroa hartu arte, baina euskararen aldeko lanetan ibili da beti: Beinke euskara taldean lehenengo, Loramendi elkartean gero, gau eskolan eskolak ematen... Orain hikalagunean hartzen du parte eta elkarrizketa hitanoari buruz egin diogu, Mila Zubizarretarekin batera.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARE-083 2024 Aretxabaletan hika

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Lagunartean euskaraz egiteko hautua
2 Hika, kontzienteki
3 Hika erantzutearren burla
4 Kaletarren eta baserritarren euskaran aldea
5 Hikaren inguruko konplexua uxatzen
6 Aita zorrotza euskara kontuekin
7 Konplexua euskalkiarekin
8 Bergaran ez zelakoan euskaraz egiten
9 Hikarik ez nagusiagoei eta senar-emazteen artean
10 Konplexuen eragina hizkuntzan
11 Gaztetan lagunartean gaztelaniaz; euskaraz egiteko hautua
12 Euskal kontzientzia piztuta, euskaraz egiteko erabakia
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia