Aramaio (Araba)

Tropak etxe inguruan

Tropak etxe inguruan <p>Eskolak bukatu zituenean, etxean geratu zen. Bost anai-arrebaren artean, gazteena zen Eustaki. Gerra denboran, auzora etorri ziren gorrien tropak, eta bost bat hilabetean egon ziren bertan. Herriko gurdizain guztiak ibili ziren tropentzako jeneroak garraiatzen. Sukalde eta intendentzia Untzillan jarri zuten. Lubakiak egiten zituztenak eta ospitalea ere bertan egon ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-084-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolak bukatu zituenean, etxean geratu zen. Bost anai-arrebaren artean, gazteena zen Eustaki. Gerra denboran, auzora etorri ziren gorrien tropak, eta bost bat hilabetean egon ziren bertan. Herriko gurdizain guztiak ibili ziren tropentzako jeneroak garraiatzen. Sukalde eta intendentzia Untzillan jarri zuten. Lubakiak egiten zituztenak eta ospitalea ere bertan egon ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni hamalau urtera arte fuengo nitzen.
-Ya. Eta eskolia akabau ta gero…
-Ba kitto. Etxien.
-Etxien harrezkero?
-Etxien, etxien, beti etxien.
-Kriera edo…
-Ez ez ez. Etxien egoten zan baiña lan asko. Aitte gauken bakarrik, aitte eta ama.
-Zenbat anae-arreba ziñain?
-Gu gitzen bost neska… Egon ”espera, te voy a contar”. Bat frai… zera jesuittie hil jakun. Fuen zan. Nausixena, nik ez nauen ezautu be ein. Neure aitte-ponteko. Ha hil zan. Ha uno, Marie, Martin, Bittori, Basili, eta neu. Bost. Bost izengo gitzen, bost. Bai, bai.
-Zu erdikua?
-Azkenengue! Azkenengue, bai.
-Eta zela geratu zan, zela geratu zan Untzilla, hau paraje hau, gerran?
-Jesuuuuus [...]...
-Hamen bonbarik edo…
-Bonbak? Nik bonba kontuek dakit ederrak! Bonbak!
-Bai?
-Buenoooo! Bueno. Bueno, eingo dutsut /eingutsut/ lehelengotik. Zerien, San Andres egun baten. Etorri zan San Andres. San Andres egun baten gure aiztie, o nire zera, aizta nausixaua, Aramaixora ez dakit raziñue edo jana-edo emuten uskun /emuteuskun/, razionamentue edo, aurrekuen egonda auen Aramaixon. Ta etorri zan ta esan auen “Ene! Aramaixo dannnna soldauekin, danak fusillek bixkerrien, herri dannnna beteta da". [Hortarako] etorri zan ta hori, hola. Ta gero ama erdi-gaixorik egoten zan, aurrekaldeko bentanan, ta gero aizta bixok egoten gitzen beste ohien, betik aman ohien, aman abitaziñuen. Ta gabe bat aillegau zan, San Andres gaba. Suñako txakur danek zaunke, danak danak zaunkeka. Ta amak esan uskun /esaskun/ “Zoieze horra bentanara, ze pasetan don, hemen daon txakur-zaunkie”. Aiztie fuen zan bentanara, “Eneeee! Hemen Aramaixokuek! Zera, soldau danak doiez!” Euen iretargixa, ta kaskuek, dana kaskuek. Eta fusillok hemen edo ez dakit nun erungo zittuen. Ta fusil-puntak ta kaskuek “brik, brik” itten euen. Han handikaldien lehengoko zinttie, […] horma ezkiñie, ez auen kamiñorik. Horma ezkiñatxue, hormie. Horman “brik, brik“ itten euen /itteeuen/. Hemen, nik ez dakit /eztakit/ zenbat denporan egon zan ha zinttie, pasetan ta pasetan, ta pasetan, pasetan Untzillera. Ta haik fueten zien, haik ez zien kamiñoz kamiño fueten. Handikaldeko parte batera aillegaukuen, “Rrra!” […] handixik Untzillara fuen barik frentera, Atxabaltan egozen kontrarixuek, eta Apotzan, ta hara fuen barik sartzen zien hortikaldien behetik ta elixa ostera. Dana, zinttie. Hurrengoko egunien eneeee […] ta bueno, [...]. Hurrengoko goxien hamen etorri zien Aramaixoko karretero danok. Jana, muniziñuek, zer genero ekarri auen...! Kamiñoik be ez euen ta bidietatik gora. Ezta? Burdi bidietatik gora etorri zien. Hor beheko etxien hustu euen. Ze karretero! Ta gu bihurrika “gerrie, gerrie!“. Ha lehelengoko etxien ifiñi euen "cocina". Ekin zien belaxe, "cocina".
-Hamen, Untzillan bertan?
-Bai hantxe, hortxe, lehelengoko etxien ,hor behien, "cocina". Hurrengokuen ha “independencia“. Ze izaten da? “Independencia“. Bueno.
- “Intendencia" esaten da.
-Bai, jenerue itxi auena.
-Bai, bai.
-Bueno. Gero hurrengoko [Arkubi]-kuek [eukien] "zapadores". Ezta? Trintxerak eittekua. Ta handikaldeko etxien be hor be "zapadores". Hor, horreik zien, segittuen fuen zien trintxerak itten. Ta hemen azpikaldeko etxien "sanidad". Hor enfermeruek. Ta kamillarakin, ta enfermeruek horko kamillie ta sartu auen hona. Ta gurera etorri zien "retaguardias". Ezta?

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia