Antzuola (Gipuzkoa)

Ormaiztegitik etorritako ferratzailea

Ormaiztegitik etorritako ferratzailea Ferratokia bi lekutan izan zuen, "La Fragua"-n (orain tailer bihurtuta) eta "Perra"-n. Aita Antzuolara etorri zen Ormaiztegin ez zegoelako nahikoa lan hango bi ferratzaileentzako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-072-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ferratokia bi lekutan izan zuen, "La Fragua"-n (orain tailer bihurtuta) eta "Perra"-n. Aita Antzuolara etorri zen Ormaiztegin ez zegoelako nahikoa lan hango bi ferratzaileentzako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbat urtietan egon zan perratzaille?
- Aitta? Ez urte askuan, eztakit.
- Baiña hori zan bere lana.
- Bai horixe zan. “Herrero y herrador”.
- Eta zuek umetan faten ziñain hara? Behixak zela jasoten zittuein ikustera eta?
- (Alabia): nik be ezagutu dot.
- A, zuk be bai?
- (Alabia): hori oin dala urte… ondiokan asko be ezta hori; hori egon zan tokixan dago tailler bat. Beorren loiba batek, beste anae baten semiak. Eta tailler hori haunditzeko ya kendu zeban, “La Fragua” esaten otsen horri. Baiña hori, guk idixak eta jasoten zittuenian, txikittan, gu be ikustera jun itten giñan, bai, asko gustatzen jakun. Eta oin hori egon zan tokixan ba dare ofizina batzuk, ez? Baiña bueno…
- Hor soziedadia dau han, lehen perratokixa egon zan lekuan.
- (Alabia): perratokixa ez, baiña perratokixak bi tokitan euki (di)ttozue, ama. Zuk euki dozu bat Perra, Perrako goixan.
- Perra, bai.
- (Alabia): Perrako goixan, baiña gero handikan Aitorren taillerrera eta jun ziñaten.
- Bai, halaxe da.
- (Alabia): bi toki. Zuek etorri ziñaten, zure aitta izan zan perratzaillia baiña zan Goierrixan, eta etorri zan han zera zeukan, konpetentzia zeukan eta etorri zan Antzuolara.
- Hona etorri ziren bizi izatera, Ormaiztegittik.
- Ormaiztegittik Antzuolara etorritta, perratzaille jarraiketako.
- (Alabia): han zeguan beste bat. Orduan ez eguan birentzako, nik beoni entzunda.
- Ni hemen jaiotakua naiz.
- (Alabia): orduan ez eguen Antzuolan.
- Ganau asko euen garai hartan Antzuolan?
- Orduan ba bastante egongo zan-edo.
- Oingo aldian bai.
- Eta famelixan ezeben iñok urten errementari?
- Errementari? Horretxek, hauxe, hau anaia da neria.
- Zure anaia da hori?
- Hau nere anaia da. Honetxek.
- (Alabia): oin dala bi urte-edo hil da hori.
- Horrek jarraittu otsan orduen aitten ofiziuari?
- Bai, eta honi gustau itten jakon gaiñera.
- (Alabia): horri ikaragarri, animalixak eta asko gustatzen jakon.
- Baiña perratzaille aparte sutegixa be beukein.
- (Alabia): sutegixa be bai. Betik diar in zejau, guretako gaiñera oin tailler moduan dagon hura, guretako guk kolokialmente berba itten dogunien, sutegira noia, sutegixa esaten jau taillerrari; oin tornuak eta dare, ba harrezkereo… Hemen gure etxeko balkoiak eta zerak be danak, erak eginda dauzke, forjan eta… nik ikusita daukat haura…
- Barandauak-eta…
- (Alabia): barandauak-eta… berotu eta ikusitta daukat formak emuten, ikusitta daukat tio nik taillerrian.
- Eta kanpaarik-eta ez euein itten holako gauzarik honeik? Kanpaak-eta.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia