Antzuola (Gipuzkoa)

Soroak bedeinkatu; sinesmenak

Soroak bedeinkatu; sinesmenak <p>Abadea soroak bedeinkatzera joaten zen, konjurua egitera. Ur bedeinkatua etxean egoten zen. Bedeinkazioaren trukean, arrautzak ematen zitzaizkion. Pazkoan, umeak ibiltzen ziren ur bedeinkatua baserriz baserri banatzen. San Juan egunean, loreak bedeinkatzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abadea soroak bedeinkatzera joaten zen, konjurua egitera. Ur bedeinkatua etxean egoten zen. Bedeinkazioaren trukean, arrautzak ematen zitzaizkion. Pazkoan, umeak ibiltzen ziren ur bedeinkatua baserriz baserri banatzen. San Juan egunean, loreak bedeinkatzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zeuk goguan dakazu edo hemendik eitten zan abadiari-ta arrautzak emon... Soluak bedeinkatzera juaten zan eta...
- Bai.
- Halakorik bai?
- Goguan eukiko ez dogu ba! Hoixe!
- Bai? Eta zelan izaten zan hemen?
- E?
- Zelan eitten zan hemen? Abadia noiz juaten zan soruak bedeinkatzera?
- Abadia, ba, gari-denboran edo izengo zan, ezta? Zeatik geure [...] dao ibilitta don Leandrokin ta don Bartolomekin-ta horrrekin ta. Harei laguntzera jun zestuakin ta arrautzak emongo zotsen gero. Konjurua edo esaten jakon.
- Eta ze zan, errezoren bat eitten zeban?
- Bai, bedeinkaziñua botatzen zeben sorora. Ur bedeinkatua etxian egoten zan, ta bedeinkau sorua ta...
- Eta ze... Fetxa konkreturen bat izango zan, eta konjurua eitten zeban abadiak. Ta dirurik-edo pagatzen jakon?
- Ez, ez, arrautzak emoten zotsen.
- Arrautzak eta...
- Arrautzak edo zeoze, parian zeuana.
- Oillandak edo...
- Ez, ez, oillandataraiño ez zan allegauko. Oillandak karu zeren orduan.
- Eta sorua bedeinkatu eta, esan dozu, ur bedeinkatua eukitzen zenduela.
- Bai, ur bedeinkatua beti eruaten zan etxera, e!
- Ta ze fetxatan-edo?
- E?
- Noiz bedeinkatutako ura?
- Ura, ba, Pazkua egunian, ta gero beste bat be, beste egun bat be egoten zan. Bi aldittan egoten zian. Herrixan ur bedeinkatua partitzen ibiltzen zan umiak.
- A, bai?
- Bai. Guk geuk Antiguara eruaten giñuan ta pezeta bat emoten zoskun zerak, hango [...]. Antiguako elizara eruaten giñuan ta pezeta bat emoten zoskun, ta haura dirua zan.
- Oseake, zeuek ur bedeinkatua elizara eruaten zenduen?
- Bai. Elizara ez, elizatik. Elizatik harutz, elizatik Antiguako elizara.
- Eta bidian basarrixetan-edo laga ta...
- Bai.
- Edo etxietan eta...
- Etxetan.
- San Juanetan halakorik eitten zan?
- E?
- San Juanetan? San Juan egunian edo halako...?
- Lorak bedeinkatzia.
- Lorak bedeinkatzia. Eta ixua edo su bedeinkatua edo halakorik entzunda dakazu?
- Suak eitten zittuen, basarrittan be bai, ta hemen kalian bertan be bai. Sua eitten dabe.
- Eta orduan umiak ibiltzen zian ur bedeinkatua partitzen?
- Ez, ez, ez. San Juan egunian ez.
- Baiña bestela, Pazkuan edo...
- Pazkuan. Pazkuetan. Pazkua zapatuz. Pazkua zapatuz bai.
- Ostiral Santu egunetikan hurrengo eguneko goizian eitten zan.
- Eta ze juaten ziñazien, urakin? Eta ura gastatzen zanian?
- Ez, gastau baiño lehenao itturrittik [hartu].
- Itturrittik bete be bai makiña batek!
- Bai, e?
- Bai, libre zan hori. Ura gastau bada, itturrixan betetzen zan.
- Dana zan bedeinkatutakua.
- Klaro, [horrek bedeinkatua], pegau eitten da hori. Ez da [diru... bestia moduan]. Horrek igualeko zera balio dau, berdin-berdin.
- Bai, ez? Halako tranpatxuak-eta be...
- Bai, bai, ein ein bihar. Ein ein bihar.
- Ta gero mutikuak sua eruaten zeben. Sua bedeinkatzen zan, ta mutikuak ieska batekin juten zian. Ieska batekin. Badakizu ieskia zer dan? Ba, ieska hori siku-siku daonian, ondo erretzen da haura. Eta eruten dozu burduntzi baten, burdiñazko makilla baten eruten ziñuan haura suakin. Eta etxe batera allegautakuan, poltsikuan eruaten zittuan ieskian izpixak. Ta izpixa han biztu ta emoten jatzun basarrikuai ta harek haura botatzen zeban sutara, ta sua beti bedeinkauta zeukan.
- Ta "[...] su-barri!" diar eitten zan.
- Mutikuak sua ta neskak ura eruten zeben. Baiña hori dana zapatu horretan, e?
- Bai, Pazkua zapatuz. "Pascua de resurrección".

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia