Antzuola (Gipuzkoa)

Eskola txikian Maria irakaslearekin euskaraz egiten zuten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko umeek erdara gutxi. Kaletarrek erdara gehiago zekiten. Eskola txikian Maria irakaslearekin euskaraz. Baserrietako umeak, 5 urterekin jaisten ziren herrira. Nesken artean erdara gehiago.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hori, gaiñera, eskolara juten giñanetik erderaz eitten giñuala, e?
- Bai, bai, bai...
- Klaro, ba!
- Kalekuak-eta, ba, eskola txikira juten zianian. Gu, baserrittik eta, ba, sei urtera arte ez giñen, edo bost urtera arte, kalera etortzen ta [orduntxe], ba, [eskolan...]
- Eskola txikixan Mariakin euskeraz eitten giñuan, e?
- Hori, bai! Bai, ba!
- Kontatzen ta be euskeraz ikasi giñuan.
- Bai, esto...
- Ta gero eukitzen giñuan holako lauki bat, han erdixan holako... [...] berak batuketak [eitten han ipinitta...hor ipiñi batzuk, bestiak...] eta, bueno, [orduko ...] euskeraz horrek ikasi giñutzen.
- Bai, errezuak eta... Bai, horrek erakutsi zoskun euskeraz.
- Bai, horrek bai. Baiña gero ya dotriñia be erderaz, [...]
- ... dan, dan dana erderaz [ibili giñan ta...] Gure aurreratxuaokuak edo zerauak eukiko zeben euskeraz, baiña guk ez, e? Dan, dan, dan, dana erderaz.
- Gure amak-eta dotriñia euskeraz.
- Bai. Horixe!
- Eta harek euskeraz-ta oso ondo [berba] eitten zeban! Guk baiño hobeto!
- Onbre!
- Askoz hobeto, e?
- Bueno, euskeraz zela...
- Harek ohittu zien euskeraz irakurtzen, e!
- Guri gero kontatzen be ahaztu ein jakun, e? [Porke, klaro, sei urtera arte euskeraz]. Eta geure kasetan, ni akordatzen naiz, [Ana Mari...] ta bixok geure kasetan "beinga ta beinga ta beinga" jardutzen giñuala euskeraz.
- Nere amak, behintzat, ondio euskeraz... numeruak [hari] erderaz esan bihar jako.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia