Andoain (Gipuzkoa)

Mezalagun izatearen abantailak

Mezalagun izatearen abantailak <p>Etxeko mutil guztiak mezalagun sartu ziren. Izan ere, horri esker, La Sallen ikastean, eskolako materiala dohainik izaten zuten. Mezalagun zirela, noizean behin, eskupekoak ematen zizkieten; eta oso ondo etortzen zitzaien diru hori. Orduko mezen ordutegia aipatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-080-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxeko mutil guztiak mezalagun sartu ziren. Izan ere, horri esker, La Sallen ikastean, eskolako materiala dohainik izaten zuten. Mezalagun zirela, noizean behin, eskupekoak ematen zizkieten; eta oso ondo etortzen zitzaien diru hori. Orduko mezen ordutegia aipatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- […] Gaiñea, orduako mutil guztik pasa giñan monagillo izatea. Zeatikan La Salle eskola elizana da eta, elizana izanez, ba, monagilluak gendun eskola libre eta eskolako tresnak´e bai; bai liburu, lapitz eta hoik denak libre giñun. Ordun… Etxeako´re beste laguntza bat zan eta gaiñetikan propinan batzuk´e billatu iten zian elizan. Eta ondo etortzen zian denak.
- Eta propinak nolakuak zian elizakuak?
- Ba, izaten zian… entiarrotan pezta bat igual ematen zizuen mezai laguntzeko. Gero izaten zian erresponsuak; ordun´e ematen zizuen, ba, igual bi errial o. Karo, oain tonteri bat ematen du, baiño ordun asko zan. Pagaik-eta ez zan izaten ta hoik denak ondo etortzen zian. Eta, bueno, holaxe. Okerrena zan: bizi giñan iya beste puntan ta goizeko bost eta erditan meza laguntzea. Goizeko seitan izaten zan aurreneko meza astegunian´e egunero. Ta hua lagundu. Gero bestia zortzitan izaten zan ta hortikan ya eskolaa.
- Zumeatik...
- Zumeatikan honeaiño.
- … elizaiño.
- Bai, elizaiño. Eta gosaldu garai hartan, eta ya beatzitan eskolan sartzeko, ba, goizean bost eta erditan gosalduta etortzen giñan. Eta erdi lotan hortxe. Baiño…
- Haiñen goiz hasten zian mezak ordun, e? Sei ta erditan ta…
- Seitan, zortzitan… eta gero entiarron bat baldin bazan, ba, hua berandugo izaten zan, ta kasi nahio entiarrua izatea berandugo eskolaa juteatik. Anibersaiuak´e, ordun, segun ze egunetan tokatzen zan, hala iten zan. Oain igandetan iten da, baiño… Hoik denak horrela izaten zian.
- Hildakuan anibersariyuak edo urtebeteko meza hoi ordun…
- Egun berian.
- … egun berian errespetatzen zan?
- Bai, bai. Bai, eta izaten zan, ba, goizian. Eta entiarruak´e izaten zian goizian. Eta gero, nola ez zeon oain bezelako ibilgailluik eta ezerre, ba, familiarrak etortzeko-ta etorri bihar izaten zuen garaiz. Eta geo gaiñetikan ematen zitzaien hamaiketakua o bazkariya o… nola herritatikan etorri bihar izaten zuen, ba, gero garaiz etxera bueltatzeko ta. Horrela.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia